The Smell of Our Own lanarekin debut distiragarria egin eta Mississauga Goddam eta Awoo diskoekin aintzat hartzeko taldea zirela erakutsi ondoren, THE HIDDEN CAMERAS kanadarrek azken albuma aurkeztu digute, Origin: Orphan, eta espektatiba onenak ase dituztela esan beharra dago. Pop aurreratua, alaia eta argitsua, betegarri gabeko hitzak, samurtasuna eta umorea dira konplexu gabeko ogay-band honen ezaugarriak. Taldearen doinu hunkigarriak eta Joel Gibb liderraren hitz zital eta adimentsuak Belle & Sebastian edo Stephen Merrit bezalako artisten lanekin alderatu izan dira. The Hidden Cameras nazioarteko eszena independenteko talde garrantzitsuenen artean sendotzeko bidean dago.
Lotura hau leiho berri batean irekitzen da: http://www.myspace.com/hiddencameras
Zestoako indie-pop-rock estiloko talde bat da Grises. Eñaut Gaztañaga (ahotsak eta kitarrak), Amancay Gaztañaga (ahotsak), Alejandro Orbegozo ( Sintetizadoreak), Raul Olaizola (Bajua) eta Antonio Diniz-ek (Batería) osatzen dute taldea. Beraiengan Franz Fedinand, The Cinematics, Editors… bezalako taldeen influentziak topa ditzakegu. Momentu honetan beraien bigarren diska izango dena grabatzen ari dira. Aurrekoa baina diska indiago, alternatiboago eta dantzagarriagoa izango da.
Lotura hau leiho berri batean irekitzen da: http://www.myspace.com/lacuartapared