Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaztemaniak

  • 99
  • 00
  • 01
  • 02
  • 03
  • 04
  • 05
  • 06
  • 07
  • 08
  • 09

Aurreko Kontzertua

LA HABITACIÓN ROJA + PEACHY JOKE

LA HABITACIÓN ROJA

+ PEACHY JOKE

  • 2010ko martxoak 30
  • GAZTESZENA - Donostia
  • 9€
  • 20:30

LA HABITACIÓN ROJA

Talde hau L’Eliana herrian (Valentzia) sortu zuten Jorge Martík eta José Marcok 1994an, eta berehala gehitu zitzaien Pau Roca. Hala, hurrengo urtean grabatu zuten taldearen lehen maketa: Play Pop Vol. 1. Gaur egungo pop britainiarraren (Teenage Fan Club, The Cure) eta iparramerikarraren (REM, Pixies) arteko oinarri musikalak erabiliz, oso ezagun bihurtu ziren Valentziako musika agertokietan, hango Circuit Rock lehiaketa irabazi ondoren. Presarik gabeko talde honi kosta egin zaio haztea, baina pauso sendoz egin du aurrera, ibilbide luzea egiteko asmotan baita.

Taldeak 1996an grabatu zuen lehen erreferentzia, Popanrol, oinarri gisa gaztelaniazko testuak hartuta. Mini-cd horri esker, Grabaciones en el Mar zigiluak fitxatu egin zituen, eta hala etorri ziren taldearen Espainia barruko estreinako bira eta lehen disko luzearen grabaketa. Ezinbesteko erreferente bihurtu ziren Espainiako eszena alternatiboaren barruan.

Universal (2010eko otsaila) diskoak –taldearen ibilbideko zazpigarren lan luzea– maila handia ematen du Voy a hacerte recordar lehen singletik bertatik. Lan horretan, taldearen ezaugarri onenak eta eragin handienak daude islatuta. Esan daiteke azkenean euren konposizio ahalmen guztia erakutsi dutela. REM eta The Smiths izan dituzte inspirazio iturri taldearen behin betiko abesti bilduma izan behar lukeen honetan.

PEACHY JOKE

PEACHY JOKE, egun, Bartzelonara bizitzera joandako bost gazteez osaturiko rock taldea da. Bertatik beraien azken lana kaleratu dute “Kindergarten’s Flight” (2010) izenekoa, beraien lehen lana, “The Grey Reveille”, bezala Hans Krüger-ek gainbegiratutakoa zeinak Delorean edo El Columpio Asesino bezelako taldeekin lan egin duen.

Peachy Joke erritmo handiko abestiak eta zuzenekotarako prestatuta dagoen soinua proposatzen digu.

Bere musikan 60 eta 70. hamarkadako Rock & Roll influentziak garbiak dira The Who, Led Zeppelin edo David Bowie bezelako talderekin antzekotasuna izanez. Baina, oraingo soinuak ere nahasten dituzte, The White Stripes, Jet edo Wolfmother tamainako taldeen soinuei hurbilduz.

http://www.youtube.com/

Leiho berrian irekitzen da
© Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusia
| Lege oharra