Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

Howe Gelb + Young Talent Show

DATA: 2007ko otsailak 11a
LEKUA: Zarauzko Gaztelekua
ORDUA: 20:00
PREZIOA: 5 euro
Howe Gelb + Young Talent Show

Estatu Batuetako undergraund giroan luze emana, HOWE GELB azken bi hamarkadetan bertan izan den artistarik sortzaileenetakotzat jotzen dute askok. Amerikako soinua bultzatu du eta country alternatiboan aitzindari izan da; azken 15 urteetan, Giant Sound taldean, etorri izugarriko liderra izan da eta, egun, bere diskoetxea zuzentzeaz gain, Calexico taldean arrakasta du bidelagun, bere taldekide ohi Burns eta Convertinorekin batera. Astia du, gainera, noizbehinka bakarkako diskoak plazaratzeko, jarraitzaileen eta kritika osoaren gusturako. Haietan, post-folka eta free-jazza garatzen ditu amerikar kutsua galdu gabe, bere konposizio guztien ikur. Tucsonetik sutsu...

Azken jiraren aurreko artikuluak berari buruz ongi baino ez zuten hitz egiten, eta ondorengoek ezin zuten txalo gehiago egin lotura eta konbentzionaltasun guztietatik aske dagoen artista honen kategoria eta karisma goraipatzeko. (Bakarkako kontzertuetan, Giant Sandek oinarri izaten jarraituko badu ere, Glebek aurkituko du bertan bere gura pertsonalentzako lekua. Horien artean, Sno Angel Like You, iaz argitaratu zuen azken lana.

Sno Angel Like You Hoxe Gelben bakarkako azken diskoa da, eta eskubide osoz 2006ko diskorik honenen zerrenda gehienetan dago. Howek gospeleko ereserki baten laguntza izan du, Voices of Praise Kanadako taldearena, baina bertan ez da gospelik, ez gaiaren aldetik, ezta edukiaren aldetik ere. Egileak berak dio: “esperimentu handia zen ikustea ea nola uztartzen ziren nik egiten ditudan soinuak gospel ereserki baten eragin zirraragarri eta loriatsu batekin”. Diskoa argitaratu denetik,hitz eta kritika guztiak aldeko izan dira ibilbide oparoko amerikar musikari honen diskorik honenetarikoarentzat.

Lehenengo zatian YOUNG TALENT SHOW taldea arituko da, Audience taldeko Gaizka eta Hannot taldekideek osatu duten proiektu paraleloa.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net