Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

Lisabö + Pinbol

DATA: 2007ko otsailak 15a
LEKUA: Donostia Gazteszena
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 6 euro
Lisabö + Pinbol

LISABÖ taldeak bere bosgarren lana dakarkigu 2007 urtearen hasiera honetan. Lan honek zenbait aldaketa dakazkigu baita Lisabören izaeran konstanteak diren beste batzuk ere. Egun, Karlos, Ivan, Eneko, Ionyu eta Javik osatzen dute taldearen muina. Javi berriz ere taldean, Amodio egitasmoa aurkezterakoan harturiko atsedenaren ostean. Argazkiari begiratuta Aida somatzen dugu faltan, Javiren sarrerarekin Ivanek gitarrak utziz eta bateriara itzulita ordezkatu dute.Izan ere 2 bateriaz, 2 gitarraz eta baxuaz osaturiko taldea izaten jarraitzen du. Lan berri hau Tolosako Bonberenea etxean grabatu da, bertan eroso, Karlosen ardura ziren gai teknikoak baina talde osoa inplikatu da ekoizpen lanetan, jada Lisabören soinua bezala ezagun zaiguna lortzeko, bai ederki lortu ere.

Lehenengo maketa taldeak ekoitzi ostean, Esan Ozenki Records, Acuarela eta Metak zigiluekin lan egina da talde hau eta bere disko berri honetarako berriz ere autoekoizpenaren bidea hartu du, bidehuts izeneko zigilua sortuz laguna den Inoren Ero Ni taldearekin batera. Norberak argitaratzeak baliatu egiten du norberak nahi bezala lan egiteak, horrela lan honek bi bertsio izanen ditu, bata CDan eta bestea binilozko LPan, zeinarekin batera CDa ere banatuko baita musutruk, biniloaren aldeko aldarrikapen garbia. Hauxe bada bidehuts zigiluaren lehenengo erreferentzia, Lisabö taldearen Ezlekuak izeneko CDa eta LP+CDak.

PINBOL 1996. urtean jaio zen beste talde baten errautsetatik (Guetto Sesamo). Hiruki batean osatzen dira (bateria, baxua eta saxoa). Orain taldea Igor (ahotsa eta baxua), Iñigo (gitarra) eta Carlos eta Santiago anaiak (pianoa-klarinetea eta bateria)osatzen dute. Beraien disko berria grabatu dute "I want to believe" Karlos Osinagarekin tekniko eta produktore gisa Tolosako Bonbereneako estudioan 2006ko apirila eta maiatzaren artean. Diskoetxez aldatu dute eta parte hartzen duten Psilocybe elkarteko zati den Psilocybina records-en seigarren erreferentzia aurkezten dute.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net