Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

Standard

DATA: 2007ko otsailak 17a
LEKUA: Oñatiko Gaztelekua
ORDUA: 23:00
PREZIOA: 5 euro
Standard

Post-punk, punk-funk edo dance rock. Horiek guztiek balio dute STANDARD taldeak soinua lantzeko duen modua definitzeko. Getxotik milurteko berriaren soinua. STANDARD, lokalean maketa bat grabatu eta, hara, Fib-eko proiektu demoa irabazten dute. Eta, halako batean, maketa horrekin bakarrik, Londresen jotzeko proposamena egiten diete. Eta, halako batean, Irlandara eta Italiara joaten dira jotzera. Eta, halako batean, jaialdietan jotzeko deitzen diete. Eta beraiek pentsatzen dute, “baina maketa bat baino ez daukagu-eta!!!”. Baina, gainera, halako batean, diskoetxe batekin sinatzen dute eta prentsak elkarrizketak eskatzen dizkie… Eta beraiek Standard direla eta direla. Ez dute ulertzen, baina jendeak bai ulertzen duela. Eta zuzenean ikusten dituzte eta baietz, gertatuko dela dio jendeak. Ongi, bada, lehen diskoa grabatzen hasten dira. Inquilino Comunistako Javi behin betiko sartzen da taldean, eta horrela doaz gauzak. Amaitzeko, diskoa Carlos Hernandezen (Planetas, Deluxe, Niza, etab...) laguntzarekin borobiltzen dute eta zuzenean direna izatea lortzen dute. Azkenean bai, rocka da, dantza da eta gauzek bat egiten dute eta ondoren sakabanatu egiten dira 3000 v 40.000 w amaitu arte… Standarden lehen diskoa, jendea zuzenetik bereganatu duen taldea, zuzenean bihurtzen baita talde baten musika benetako. Lehen singlea On the Floor izan da, eta berria, Txusma Remix, baina bada biderik oraindik… Izan ere, urte erdian diskoak Europan argitaratuko dira, eta “El Ojo Crítico” Radio Nacional de Españaren sari garrantzitsua irabazi dute, eta atzerritar artistek musika berriro nahastu diete, eta laburmetraien doinuak egin dituzte. Eta gurpila itzuli eta itzuli.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net