Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

DJ Qbert + DJ Pata

DATA: 2007ko apirilak 3a
LEKUA: Donostia Gazteszena
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 6 euro
DJ Qbert + DJ Pata

Richard Quitevis, DJ QBERT bezala ezagunagoa munduan, 1985. urtean nabarmendu zen hip hoparen zaleek bere trebezi estralurtarraren berri jakin zutenean, eta geroztik ez da lehen mailatik jaitsi. Sortzen, praktikatzen eta lanean urteak eman ondoren, diskojogailua jotzeko artea garatu zuen musika-tresna balitz bezala, eta artean inoiz ikusi ez ziren estiloak eta scratch sistemak sortu zituen.

Egun, “turn table” delakoak aurrera jarraitzen du bide anitzetan barrena. Historiak dio Qbert INVISIBL SKRATCH PIKLZ ahantzezinen kide ohiak aro berri bat zabaldu diola DJen eta turntablisten komunitateri, eta arte hori oso gora eraman duela, aurretik inork inoiz ikusi ez dituen gailurretara. Miles Davisen, Jimmy Hendrixen eta Les Paulen, Thelonious Monk piano-jolearen eta munduko gainerako DJ berritzaileenen eraginpean, Qbertek, bere konposizioak interpretatzeaz gain, soinuak eta estiloak sortzen ditu, arte modu horrek dituen jarraitzaile kopuruak gora eta gora egiten duen bitartean.

Qberti buruz idatzi den piloa ez da beste DJ bati buruz idatzi. 1998an, Qbert bi filmetan agertu zen: Hang the DJ eta Modulations. Mundu osoko zinemalditan eman ziren biak, Cannesekoan edo Sundancekoan esaterako. 1998aren azaroan, Qbertek bere bakarkako lehen albuma plazaratu zuen: Wave Twisters. Album kontzeptual horrek zibilizazio baten historia du mintzagai, barruan bizi eta harremanetan jartzeko scrach-a baino ez duen zibilizazioaren historia, hain zuzen. 2000ko udan eman zen estreinakoz hip hopari buruzko marrazki biziduneko lehen luzemetraia, oinarritzat album hori duena.

SCRATCH filmean parte hartu izanak bidertu egin zuen jarraitzaile kopurua eta, egun, industriaren mugarria da; hala erakusten du Vestax soinu ekipoen markak haren esku utzi izana azken modeloaren diseinua (QFO izena duen disko-gailu/nahasgailu hibridoa).

DJ PATA: Donostiako hip hop eszenako karisma handiko dj-a. Beat gogorrak. Rap berezia.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net