
Urte askoko bidea egin eta gero, eta bere disko batzuek klasiko adjektiboa irabazia dutenean, SR. CHINARRO bere onenean dago... Gure ustez bederen (eta gero eta gehiago gara).
"El fuego amigo" sonatua kaleratu (Estatuko diskorik onena Rockdelux-entzat, bigarren onena Rolling Stone-rentzat, hirugarrena Mondosonoro-rentzat, eta abar eta abar) eta, hurrena, “El mundo según” hau heldu zaigu, Jordi Gil ekoizlearen eskutik, Sevillan grabatua Sr Chinarroren laguntzaile banda berriarekin, aurpegi goxoagoa eskaintzen duela, nahiz eta oraindik ez den iristen adiskide mina izatera…
Luque bere errepertoriorik onena konbinatuz datorkigu: poesia, umorea, portaera leuna, eta kanta gogoangarriak (anekdotak ez aipatzeagatik), hamabi lan zoragarritan Chinarro unibertsoko argazki oro posible dela erakutsiz.
Jaun-andreok, utzi musikari bere bidea egiten, zer gauza hobeagorik? Zuena da epaia. Egin, egin beharrekoa eta, “etorri nahi baduzue, agertu abisatu gabe, etxekoak egongo gara eta”.
SAIOA gipuzkoar kantari gazte bat dugu, Legorretakoa. “Particular land” lanarekin abiatu da, beraz, gure ustez luzea eta indartsua izango den ibilbidean. Lehen sei kantu hauetan egin duen pop, folk eta country berriaren nahasketa bikaina, sabelez kantatua, entzutean ilea tente jarri badigu, hemendik aurrera iristen zaigunak ez gaitu ustekabean harrapatuko. Estreinaldi honekin, zer esan eta zer eskaini asko duela erakutsi du Saioak.