
Hau irakurri beharra baldin baduzu, zureak egin du. Hefner gora eta Hefner behera, hainbeste gauza esan da, beste zernahi esatea soberan egon liteke. Ingalaterrako landa giroko Pavement-ek egindako ereserki guztiak gogoan izanda, esan daiteke 90eko hamarkadako indie-aren historia, horiek gabe, ez dela paper zuri mordo bat besterik. Zenbait proiektu egin eta gero, horien artean ezagunena The French pop elektronikoko banda, DARREN HAYMAN bere benetako izena erabiltzen hasi da, ondoen dakiena egiteko. Essextar hau 2004ko Tanned Tin jaialdian aurkeztu zen, ukelelea eta jostailuzko pianoa lagun zituela. Darren Hayman, izan ere, Jarvis Cocker bezalakoa izango zen, hura bere sex-appealaz jabetu izan ez balitz. Ikasgelako tipo berezia, nerd bat izan zitekeena. Eta 2006an berriro parte hartu zuen Tanned Tinen, baina, orduan, merezi zuen moduan lagundu zion banda batekin. Ez dago alferrik bere momentu ospetsuenean. Orain hona dator, Hefnerren lan arrakastatsuenetako bat kaleratu eta gero, taldearen bitxikeriak biltzen dituen Catfight, eta bakarrik egin duen lehenbiziko bilduma, “Table for One: The Dessert Menu” (Track and Field, 2007) berri eta bikaina atera duenean.
Bera piztuta, Darren Haymanek bizi berria eman dio famatu zuen bandari, eta, buru zorrotzez, erronka botatzen dio bizitza modernoari. Azukrezkoak diruditen moldaketez horniturik eta lo-fi elektronika zatiak musika jantzitzat dituela, londrestar konbentzitu honek etxeko marka daramaten historiak kantatzen ditu (aparte aipatzekoak dira “A Wasted Year” barregarri eta ernegatua, eta musikari izan nahi duenarentzako autolaguntzako liburu gisako bat den “Doug Yule’s Velvet Underground”). Diskoaren hasiera entzutean 90eko hamarkadaren bukaerara itzuli garela iruditzen zaigu, eta garairik onenak muturren aurrean ditugula. Xarmagarri, hau esaten digu Darrenek: “ez utzi gauza zaharrak aldatzen / utzi lehengo gauzei lehengoan jarraitzen, behingoz" Izan ere, “Table For One”, abestia, lehengo denborak ospatzen dituen lan bikaina da. Hala bedi.