Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

Jonah Smith

DATA: 2007ko maiatzak 20a
LEKUA: Oñatiko Gaztelekua
ORDUA: 20:00
PREZIOA: 5 euro
Jonah Smith

Inor ez litzateke harritu behar JONAH SMITH, New Yorken bizi den kantari, kantagile eta piano jolea, munduan den musika arragoa handieneko parte izateaz. Sar zaitez hiriguneko lurpeko jazz klub batean, eser zaitez pixka batean, eta aditu nola jotzen duen –buruko txapela alde batera, lotsati, lakoniko-. Ikusiko duzu New York denetarikoa den bezala, bera ere denetariko puskatxo bat dela. Eskarmentu handiko musikaria da Smith: jazzetik pixka bat dauka, kantari zintzoa da, burutik oinetaraino soula, balada zale eta kontu kontaria; Nashville ukitu bat ere badu. Halere, bere oinarri-oinarrian, muin-muinean, rock and rolla dago.

Smithen musika hunkigarria da dudarik gabe, eta etxekoa egiten zaigu; ez du orain arte entzun den ezeren antzik batere. Alderantziz, oso gaurko musika da. Ahots zirraragarri eta magnetiko horrekin, berotasuna darien kantu horiekin, eta Fender Rhodes-eko tonu bereziekin, Smithek abesti zeharo berriak dakarzkigula sentiarazten digu. Horrek oso kritika onak ekarri dizkio New Yorken eta Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean: “Musikaren industriak bere etorkizuna aurkitu du”, idatzi zuen The New York Post-ek. Smithen musika “harrigarria” iruditu zitzaion Boston Globe-ri, eta “sofistikatua eta hunkigarria” Modern Drummer-i. Oraindik orain Espainian barna egin zuen bira batean, “soul musika berriko ahots nagusietako bat” zela idatzi zuen La Vanguardia-k.

Izen berarekin debuta Estatu Batuetan egin zuenean –Relix Records-en eskutik lehenbizi kaleratutako diskoan–, dotore, folk eta ezin zirraragarriago, Jonah Smith batetik bestera mugitu zen, vintage-aren, pedal steel guitar-ez ukitutako Americana-ren, eta Rhodes-eko soinu bereziz bustitako blue eyed soul edo soul zuri klasikoaren artean.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net