Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

David Thomas Broughton + Arborea + Remate

DATA: 2007ko azaroak 9
LEKUA: Zarauzko Gaztelekua
ORDUA: 20:00
PREZIOA: 5 euro
David Thomas Broughton + Arborea + Remate

David Thomas Broughton bidea urratuz joan da jendearen eta kritikarien artean iaz Espainian lehenengo aldiz jo zuenetik Tanned Tin aretoan. Gitarra eskuan, pedal batzuk ondoan, bere ahots bereziari eta itxura harrigarriari esker ikusle guztiak bereganatu zituen autore sentsibilitatearen eta masen idolo baten jarioaren nahasketa erakargarriari esker. Efektu sutzar batek irentsitako kantu akustikoak. Azken lanean David Thomas Broughton vs. 7 Hertz (Acuarela, 2007), britainiarrak 7 Hertz talde esperimentala izan du lagun musika inprobisatuko saio baten grabaketan, suak bigundutako beira bezala desitxuratutako poesia

Arborea: Maineko iparraldeko lekuren batetik Shanti eta Buck Curran anaien gitarrak entzuten dira urrutira. Beren melodiek britainiar folk tradizioa eta appalacheen erritmo primitiboak nahasten dituzte lokatza eta liztor kutsua duen nahaste batean, Wayfaring Summer diskoaren adarretan trabatutako banjo eta tinbalen usaina duen katramila batean. Wayfaring Summer diskoa (Summer Street diskoetxea, 06) lurpean zegoen taupadaka, bidezidorretara zihoan arrasto ahul bat uzten, desagertzeko asmoz. Izan ere, akorde fin bakoitzaren atzean, hitz zorrotz bakoitzaren atzean, badirudi herri oso baten iragana dagoela, xuxurlaka eta dei egiten ari dena, beste bizitzara ihes egiteko aukerari egiten zaion dei bat bezala.

Remate musika klasikoan hezitako musikaria da galtza motzak eta galtzetin luzeak zeramatzanetik. Lehen heroia emakumezkoa izan zuen, piano irakasle bielorrusiarra, iharra bera; hark erakutsi zion nola egon orduak eta orduak pianoa jotzen, eskumuturrak minberatu gabe. Bigarren heroia gitarra irakaslea hegoafrikarra izan zuen, kalpar kiribilduduna; gitarra jole ona izan nahi bazuen gorputzaren jarreraren garrantziaz jabearazi zuen hark. Hainbeste aitzinsolasen ondoren antiheroi bihurtu zen Remate, mugarik gabeko singer-songwriter-a: folk musikatik bluesera, rocketik gospelera, countrytik popera, beti eraginak merezi egin behar direla eta estiloa beste estilista batzuk aipatzea baino gehiago dela dakienaren anbizioarekin.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net