Ongi etorriak Gaztemaniak '07-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

The Warlocks

DATA: 2007ko azaroak 30
LEKUA: Oñatiko Gaztelekua
ORDUA: 22:30
PREZIOA: 5 euro
The Warlocks

The Warlocks taldearen historia mito bihurtzen ari da. The Warlocks taldea irudikatzerakoan munduko banda "cool"-ena zela esan izan zen. Merituak soberan zituzten. Kaleko laguntalde bateko mutil estilodunak ziruditen eta ez hainbeste estetika garaikide eta aurresangarriko rock talde bateko kideak. Spacemen 3, The Red Krayola, Velvet Underground eta Jesus and Mary Chain bezalako taldeen musika entzuten orduak eta orduak pasa ondoren soinu psikodeliko gogorra sortu zuten. The Warlocks taldearen eskutik, "Baby Blue" bezalako abestien misterio zoragarriak eta dohainak eta "Shake The Dope Out" single berri distiratsuak beti izan dute arrakasta. Joan den urriaren 23an argitaratu eta urtearen bukaeran aurkeztuko duten azken diskoaren aurretik beste hiru argitaratu zituzten: hasierako "Rise And Fall" disko bikaina, "Phoenix" eta "Surgery". Disko horiekin ospea lortu dute mundu osoan, batez ere, "mantra" egituraren erabilera bereziagatiak (errepikakorra) eta XXI. mendeko izarlaino psikodeliko honen erabileragatik. Hiru gitarra-jotzaileek sortzen duten soinu-horma letala da. Perkusiozko bi kitez osatutako oinarri erritmikoak eragin hipnotikoa sortzen du, sentsazio psikodelikoa gero eta handiagoa delarik. The Warlocks taldearen arrakastaren gakoa espiritua da. Rockaren sustraiek arnasa lasai har dezakete. The Warlocks taldeak bidea egina dauka lortu nahi dituen helburuekin. Hona hemen taldearen kideak: JC Rees (gitarra), Corey Lee Granet (gitarra) Bobby Martine (baxua), Laura Grigsby (teklatuak), Danny Hole (bateria), Jason Anchondo (perkusioa) eta, nola ez, Bobby Hecksher (gitarra eta ahots nagusia). Nerabezaroan, Bobby Hecksher-ek bere ametsetako bat egi bihurtu zuen Beckerekin jo zuenean ('Stereopathetic Soul Manure' taldeko baxu-jotzailea izan zen); "Mad Hatter" klubaren giro dekadentean murgildu zen eta izar bihurtu zen The Brian Jonestown Massacre-n. Eta ez ditugu aipatuko Timothy Leary acid musikaren guru ospetsuarekin izan zituen gau-parrandak. Bizipen horiek guztiak The Warlocks taldearen musikan islatzen dira. ' "Heavy Deavy Skull Lover" albuma harribitxi bat da, narkotikoen eraginez une gorenetan sortutako harribitxi bat.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net