
Itzal handiko artista bihurtzeko derrigorrezkoak diren ezaugarrietako asko ditu JOSEPH ARTHUR-ek . Kritikaren esparruan ospe handia lortu duen kantautorea izanik, ez du arrakasta handirik izan jendearen artean, sarritan gertatzen den bezala. Letra adimendunak idazten ditu eta musika aldetik artista berritzailea da, nahiz eta ezaguna izan folk munduarekin duen zorra, askoz ere nabarmenagoa lehenengo bi diskoetan. Penagarria da benetan Joseph Arthur gutxiengoentzako musikaria izaten jarraitzea. Iparramerikar hori gaur egungo talentuen artean nabarmentzen da, ohi ez bezalako leuntasuna eta inpaktu estetiko paregabea dituzten abestien egilea eta interpretea baita, behin bakarrik entzun ondoren harrapatzen gaituzten abestien sortzaile. Melodiak idazteko unean sentsibilitate berezia erakusten badu ere, Joseph Arthur inoiz baino elektrikoagoa azaltzen da ñabardunaz betetako gaiak interpretatzerakoan, eta, distortsioa eta gainerako soinu-efektuak erabiltzeari esker, oreka bizigarria sortzen da poparen lirismoaren eta rockaren indarraren artean. Erdiko denboretatik eta botere melodiko handiko baladetatik zartako garratz eta indartsuetara. Joseph Arthur Akronen jaio zen (Ohio) eta konpositore bihurtu zen Atlantan (Georgia). Geroago, New Yorkera joan zen bizitzera eta han jarraitzen du oraindik. Arthur-ek azken bira egin eta berehala konposatu zuen Let's Just Be abestia bere banda berriarekin The Lonely Astronauts - Kraig Jarret Jonson (Golden Smog, The Jayhawks), Jennifer Turner (Natalie Merchant), Greg Wieczorek (Twilight Singers) eta Sibyl Buck (Champion Of Sound). Baina bi disko konposatzea eta grabatzea ez zen nahikoa berarentzat eta orain gutxi galeria/gune propioa ireki du New York-eko Jay Street-en saioak egiteko. The Museum Of Modern Arthur (MOMAR) izenarekin ezagutzen da. Musika nahiz pintura aldetik ospe handiko artista izanik, MOMAR izeneko gune horrek pinturaren inguruan Arthur-ek 2006ko maiatzean eginiko We Almost Made It lehen liburuari, The Invisible Parade album instrumentala jasotzen duenari, jarraitzen dio. Liburua argitaratu eta berehala, Arthur-ek arrakasta handia izan zuen Londresko Shoreditch-eko Vertigo Gallery-n egin zuen pintura erakusketarekin.
THE ETTES energiaz betetako hirukotea da, gitarra, baxu eta bateriak osatzen duten talde klasiko baten barruan murgilduta. Bi neska eta mutil bat: Poni danbor jotzailea, Coco sei sokako tresna jotzailea eta ahotsa, eta Jem lau sokako tresna jotzailea. New York-etik datoz eta joan zen urtean "Shake The Dust" diskoa argitaratu zuten Estatu Batuetan, Liam Watson-en eskutik Londres-en grabatutako disko ikaragarria. The White Stripes taldearen babespean, Jon Spencer-en ahotsa entzun daiteke, baina baita ere Patsy Cline-rena, berrogeita hamarreko urteetako soul musika eta The Cramps taldeak agerian uzten duen amorrua. Zuzenean punk itxurako hiru buru eta John Waters-en pelikulen estetika dituen mamu baten irudia erakusten dute. Klasea eta melodiak dituzte, gai dira dantza, irribarrea eta izerdia sortarazteko. Garage musikaren eta poparen arteko nahasketa zoragarria.