
Robert Dahlqvist-ek (The Hellacopters taldeko gitarra-jotzailea ere) THUNDER EXPRESS taldearekin bere lehen albuma argitaratu zuenean, harrizkoa izan behar zinen dantzan ez hasteko Rolling Stones, Faces eta Cheap Trick-en arteko nahaste hura entzuterakoan, edo Robert-ek bere gitarrari erakusten zion maitasun zoroa sentitzerakoan, disko osoa zeharkatzen zuen goi tentsioko korrontea antzematen baitzen.
THUNDER EXPRESS taldearen bigarren diskoa hobea da, alderdi guztietatik
begiratuta. Alderdi guztietatik begiratuta. “We Play for Pleasure” diskoak
izenburuak agintzen zuena ematen bazuen, oraingo “Republic Disgrace”-k
lan gogorrago baten emaitzak erakusten ditu. Robert abestiez, ahotsez
eta txukuntze lanetaz arduratu zen. Eta gainera, Robert Pehrsson elkartu
zitzaion gitarra jotzen, Jens Lagergren baxuan eta Jesper Karlsson
baterian. “Republic Disgrace” egiteko The Soundtrack of
Our Lives taldeko Mattias Bärjed-i deitu zioten.
Robert Pehrsson, Jens Lagergren eta Jesper Karlsson-ekin batera, Mattias
Bärjred eta Robert Dahlqvist-ek musika mota berezi bat asmatu
zuten, hasiera batean Fleetwood Mac taldearen “Then Play On” diskoaren
eta Rolling Stones taldearen "Some Girls" diskoaren artean
egon behar zuena. Baina, pentsatzekoa zen bezala, musika oso desberdina
egin zuten, batez ere, hirurogeita hamarreko hamarkadako gitarra-jainko
guztiek Robert eta Mattias-engan sortzen zuten liluragatik.
Robert eta Mattias-ek laguntza eskatu zieten ere The Soundtrack of
Our Lives taldeko Ebbot Lundberg-i, Nathan Larson produktore eta musikagileari,
eta The Hellacopters taldeko Kenny Hakansson-i. Denek parte hartu
dute diskoan hainbat abesti idatziz.
Ebbot, Nathan, Kenny eta Billboard-aren lehengusuak idatzitako abestiekin,
Mattias Barjed produktorearekin eta Björn Olsson nahasketak eginez,
Robertek elitearekin lan egin duela esan daiteke. Eta Jaqee!, Gottenburgo
abeslari handiak parte hartu du "Republic Disgrace" singlean,
gonbidatutako kantari zoragarri gisa.
http://www.myspace.com/thunderexpressmusic
Norbaitek esan zidan orain dela gutxi: "gustatzen zait los Chicos taldeak egiten duen Pub Rock musika". Nik erantzun nion: "SARRIS ROCK AND ROLL TRIO” taldeak egindakoa entzun beharko zenuke; hiru mutil dira eta Chiswich motako gitarra soinu guztia berreskuratzen dute, inolako ahalegin berezirik egin gabe. Sarrisen rock hirukoteak argitaratutako lehen kantua da “Somebody Told You” eta, bertan, hainbat bandari dieten begirunea agerian uzten dute, besteak beste, Count Bishops taldearen rock and roll musikaren bitartez harrotasuna azalduz; The Gorillas taldearen berehalakotasuna azalduz; Little Bob Story-k zuen ukitu klasikoa erakutsiz; eta Lemmy “Motorhead” Kilmister-en ahots-lotsagabekeria atereaz. Xabi (Señor No) gitarra-jotzailea eta ahotsa, Beñat baxu-jotzailea eta Sarri danbor-jotzailea dira hirukote horren kideak eta motorrak berotuko dituzte Suediako Thunder Express taldearentzat datorren otsailaren 28an Gazteszenan, talde horrekin eta beste birekin konpartituko baitituzte ildoak Bloody Hotsak seiluaren datorren erreferentzian; beraien musikak pub usaina edukiko du, rock and roll bandaren soinua eta, nola ez, garagardoaren gustua.