Ongi etorriak Gaztemaniak '08-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

The Woggles + Las Membranas

DATA: 2008ko martxoak 8
LEKUA: Oñatiko Gaztelekua
ORDUA: 22:00
PREZIOA: 5 euro
The Woggles + Las Membranas

The Woggles Athens-eti k datoz, REM ezagutzera eman zuen hiritik, batzuetan lortzeko zaila den diskografia zabalarekin. The Woggles adituak dira 60. hamarkadako irakaskuntza guztiak nahasteko lanetan. Erritmoa eta blues-a, soul tantak, gitarra surferoak eta, batez ere, garaje-soinu asko. Oso erabilia den formula horrekin abesti borobilak egiten dituzte eta horrela lortzen dute, nolabait ere, beste bandak bezalakoak ez izatea. "The Professor" Manfred-ed, berritsu eta zeremonilari gisa, erritu bihurtzen du kontzertu bakoitza. Norbaitek behin esan zuen: "joan The Woggles ikustera eta zure bizitza zeharo aldatuko da". Arrazoia zuen. Ez dira etorri berriak eta taldeko kideek karrera luzea dute ohol gainean. Dan Electro-ri "rock and roll-aren taupada" deitzen diote eta bateria jotzen du 10 urte zituenetik, Alabaman bere aitaren bandari laguntzen zionetik. Buzz Hanstrom-ek baxua jotzen du eta, aldi berean, erritmo lanetan aritzen da iluna bezain maitagarria den beste banda batean, The Subsonics taldean. Flesh Hammer gitarra-jotzaile iraultzaileak "The Montaugue" kutun eta oroituaren postua hartu du. Lehen, rock-zale zaharrenak oraindik gogoratuko duten Guadacanal Diary taldeko kide izan zen. Azkenik, “The Professor Mighty Manfred” berritsua mikrofonoetan; bera da zaleak zoratzen dituena dantzara bultzatuz eta, gainera, badaki nola sartu rock and roll-a jendearen gorputz eta ariman.

Orain, “Rock and Roll Backlash” disko berria aurkeztera datoz, Little Steven (E. Street Band) ardatz nagusi duen Wicked Cool Records disko etxearekin grabatutakoa. Ameriketako irrati-uhinen gurutzat jotzen den Little Steven-ek dio The Woggles taldeak azken urteetako disko eta abesti onenetakoak egin dituela garaje soinuaren arloan. Egia da, talde hori zuzenean entzutea gozamen hutsa da eta irrikan gaude rock and roll-eko bere abesti berriak entzuteko: “It´s Not About What I Want”, punteaketa aipagarria “Help You Ann" abestiaren ildoari jarraituz; “Sayonara Blues”, Woggle tankera garbia gordez; edo hain oroigarriak diren klasiko zaharrak “I Got Your Number” edo “Get Touch”.

http://www.myspace.com/thewoggles

Alacanteko garaje-taldea. Fuzz musikaren, 50 eta 60. hamarkadetako erritmo zahar eta neurrigabekoen, soul-aren eta twist-aren zale itsuak eta, batez ere, gitarra zorrotz eta distiratsuetatik ateratako garaje-soinuaren fanatikoak.

Ohiko bezeroak dira beraien hiriko "Mono Bar" tabernan eta, bertan, larunbat guztietan, marruak eta garrasiak egiten dituzte, dantzan aritzen dira eta zoramenera iristen dira Monks,Sevens, Sonics, Link Wray, Los Yorks, Los Saicos, Los Cheyenes, Los Salvajes eta antzeko taldeen biniloekin. Beraiek honela laburtzen dute: 50, 60 eta 70. hamarkadetako punk-a. Hilabete gutxi batzuetan 4 erreferentzia atera dituzte merkatura (biniloa bakarrik, zalantzak min egiten du) eta prestatzen ari diren LP-ak dardarka utziko ditu dantza eta marru egiteko gogoa duen edozein kabernikolaren oinarriak. Ez dizuegu motorra salduko beren kontzertuak eta soinuak nolakoak diren esanez, ezta ere beraien abestiak (gazteleraz) horrelakoak edo halakoak direla azpimarratuz... Onena taldea zuzenean ikustea da eta, gero, izerditutako kamisetarekin eta irribarre handi batekin, zuen iritzi propioa osatu.

http://www.myspace.com/lasmembranas

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net