
DELGADOS taldearen ahots nagusia izan zen abeslariak (Glasgow, UK) etorkizun handiko karrera hasi du bakarrik, Delgados taldeak iraun zuen hamar urteetan bost disko zoragarri argitaratu ondoren.
Orain, banda banatu ondoren, Emmak bide berri bati ekiten dio bere izen propioarekin, baina ez dago bakarrik bide horretan, zuzenean jotzen duen banda baten laguntza baitu: Jamie Savage (teklatuak), Graerme Smilie (baxua) eta Johnny Scott (bateria).
Nazioarteko underground eszenan errespetu eta laudorio handiak jaso dituen 4AD Records disko etxeak beso zabalik hartu du Emma Pollock eta, horrela, bira bat egingo du Europan barrena bere lan diskografiko berri bezain txalotua aurkezteko; "Watch the fireworks" da diskoaren izenburua eta kritika bikainak jaso ditu herrialde askotan.
Horrela, 90. hamarkadaren hasierako beste abeslari batzuek, besteak beste, Kristin Hersh, Dayna Kurtz, Tanya Donelly, eta Deal ahizpek (Pixies, Breeders, The Amps,...) utzitako arrasto estilistikoari jarraituz, Emmak folk eta pop musikari ematen dizkion sentimendu eta sentikortasunak emozioz betetzen zaitu.
http://www.myspace.com/emmapollock
Karelean 2004an sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa), Bitti Tena (baxua) eta Raul Olaizola (gitarra) berriz kantuak sortzeko elkartu zirenean. Ondoren batu zitzaizkien Olatz Prat abeslaria (Zuri&Beltz jazz bikotean aritutakoa) eta Aitor Korta bateria jotzailea (Ttakunpa taldekoa). Boskoteak 2006an irabazi zuten Euskadi Gazteako lehiaketaren lehen saria eta 2008an kaleratu dute 56. gelatik lehen diskoa. Bere errepertorioan lekua dute bossanovak, musika elektronikoak, poesia errezitatzeak edota aire flamenko eta arabiarrek, besteak beste.
http://profile.myspace.com/index.cfm?fuseaction=user.viewprofile&friendID=211964463