
Sorkun. Kashbad-ekin egindako bidearen ondotik, “Onna” bakarkako lehen diskora eta handik “Duna”ra bidaia, musikari lehen ez bezalako ezaugarrik inprimatuz. “Duna”-tik bi urte t’erdira dator Sorkun & Vicepresidentes. Egarriak desertura eraman ditu eta Sorkunen ahotsak beste dimentsio bat hartu du. Ezbairik gabe, euskal musikagintzaren ahotsik preziatuenetarikoaren kotsolidazioa.
2 urte t´erdiren ondoren, Dunatik desertura. Rock-a ardatz hartuta “Duna” n elementu berriekin giro ezberdinak sortu ondoren rock klasikora itzulera. Kantu bilduma garratz eta samurra. Rock astunenaren laztana. Desertu osoan entzungo den oihartzuna.
Desertuko eguzkiaren izara laranjapean lasterka zabiltzala ohartuko zara, mundua irentsi nahian bezala.Beste garai bateko hotsak eta ahotsak etorriko zaizkizu gogora. Kashbad. Dena biltzen da lurraren kolorez.
Californiako desertutik datorren hirukotea dugu WAXY, Palm Desert-etik hain zuzen ere, eta jatorriari men eginez arima eta glamourez beteriko rock retro-garage-psycho-vintage gordina dakarte eguzki eta harearen lurraldetik , zenbaitzuren ahotan “desert-rock” edo “stoner-rock” etiketapean.
Kyuss eta Queens Of The Stone Age-en auzokide ta lagun minak izateaz gain, beraiekin sortu ta hazitakoak ditugu WAXY, baina desertuak emandako erritmo narcotico-robotico astunak gordetzen jakin arren ez dira stoner klasikoan erori eta talentu eta originaltasun osoz aurrera darraite beraien ibilbidean, eguzkipean, stoner mugimenduaren hurrengo belaunaldi duin bezala. Taldeko buru ta konpositore den Robbie Owen-ek dioen bezala “musika bidaia luze bat da, bizi-esperientzia bat, eta gure kantak gure nortasunaren islada dira”.