Ongi etorriak Gaztemaniak '08-ra

KONTZERTUAK: Aurreko Kontzertuak

Gore Gore Girls + Los Cretinos

DATA: 2008ko maiatzak 9
LEKUA: Amaia antzokiko hall-a (Arrasate)
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 5 euro
Gore Gore Girls + Los Cretinos

OHARRA:

Lehen zatian aritzeko aurreikusita zegoen Foxy Bossi taldeak ez da izango,  arazo txiki bat izan dutelako. Haien ordez "Los Cretinos" izeneko Arrasateko taldea arituko da.

GORE GORE GIRLS:

Nahiz eta izan dituen jende aldaketa batzuk 1987ko urtean sortu zenetik, Amy Surduren taldeak bere sustraiari eutsi dio beti: Detroit, Motown eta raw power, Marvelettes vs. The Stooges, Motor City Sound.

Gore Gore Girls taldekoak aitzindariak izan ziren Michigango underground joerako garaje-rockaren berpizkundean (White Stripes izan zen joera horren adierazlerik behinena). Nahiz eta camp itxura eman eta izenak popeko punk banda iradoki, taldearen soinuak beste arrazoi batengatik erakarriko gaitu. Izan ere nahasketa erakargarri bat da, emakumezko ahots taldeen ohiko melodien eta garaje-jarreraren artean. E Street bandako gitarrista eta garaje rockaren defendatzaile sutsu Steven Van Zandten talde kutunetako bat da Gore Gore Girls. Garage Underground izeneko bere irrati programan onenen parean ateratze du eta, gainera, New Yorken antolatzen duen jaialdian parte hartzera gonbidatu zuen, Iggy & the Stooges, The New York Dolls eta The Pretty Things taldeekin batera.

The Cramps taldearen Ameriketako biran hasierako gonbidatu bezala jo ondoren, 2007an beren azken lana argitaratu zuten The White Stripes eta The Ponys ekoizle Jim Diamondekin.

http://www.myspace.com/goregoregirls

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net