Ongi etorriak Gaztemaniak '08-ra

KONTZERTUAK: Hurrengo Kontzertua

Single + Anti

DATA: 2008ko maiatzak 15
LEKUA: Gazteszena Donostia
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 7 euro
Single + Anti

Teresa Iturrioz, baxu jotzailea eta letra-egile aparta pop independenteko talde-mintegientzat (AVENTURAS DE KIRLIAN eta LE MANS). Bere proiektu pertsonala dugu SINGLE.

AVENTURAS DE KIRLIAN taldea da bere musika ibilbidearen abiapuntua. Berak sortu zuen bere jaioterrian, Donostian, Ibon Errazkin, Peru Izeta eta Jone Gabarain bidelagunekin batera. Taldearen aitapontekoak izan ziren YOUNG MARBLE GIANTS, Cherry Red diskoetxeko taldeak, TALKING HEADS banda hasi berria, Tamla Motown eta 60ko hamarkadako talde psikodeliko hautatu batzuk.

1988an, beren kontzertuetako batera joan zen Alejo Alberdi (DERRIBO ARIAS) eta berehala kontratu bat hitzartu zien DRO disko-etxearekin. Disko hori argitaratu ondoren, AVENTURAS izena utzi eta LE MANS hartu zuten, eta taldea beste kide batekin aberastu zen: Gorka Otxoa.

Aquí vivía yo izan zen LE MANS taldeak atera zuen azken diskoa. Aurretik bi luze zoragarri atera zituztelarik (Mi novela autobiográfica eta Yin Yang), gai berriez osatuak biak, taldea banatu egingo zela iragarri zuten hirugarren hori ateratzean.

Teresa, bere baitatik ateratako proiektu batekin datorkigu orain (SINGLE): berak bakarrik zuzendu duen musika-abentura berritu bat. Klasizismoa eta ahots hauskorra soinuaren esperimentazio eta abangoardismoaren zerbitzura, horra hor SINGLEko abesti berriei buruz eman dezakegun definiziorik zehatzena. Oraingo honetan ere, Ibon konpositore, ekoizle eta musikariaren lankide dugu Teresa.

2006ko azaroan, salmentara atera zuten Pío Pio, SINGLEren aurkezpen albuma. Disko paregabe horretan, pop hizkuntza berrasmatzen dute Teresak eta Ibonek, pop sustraietako onena aukeratuz: reggae eta country-pop, R&B, tecno-pop eta hip-hop. Izan eren, LE MANS taldekoek agurreko trilogia miresgarrian egin zuten bidea berrartzen dute, lur zabal ezezagunen bila.

lbumean hamabost abesti aurkituko ditugu, edertasun paregabe eta misteriotsukoak denak. Albuma Ibon Errazkinek ekoiztu du eta abesti denak (Lole eta Manuelen bertsio bat izan ezik), Teresak eta Ibonek berak idatzi dituzte.

Azala Jabier Aranburuk egin du eta, beste behin ere, trebetasun handiz, hasieratik bertatik SINGLErentzat egin dituen azalen, argazkien eta irudien bilduma ezin ederragoaren aberasgarri.

Pío Pío-k, zinez, badu originaltasunik eta izan du eraginik, urteko onenen zerrendek erakusten duten bezala: Go Mag, Mondosonoro eta Rockdelux aldizkarien arabera, urteko diskorik onenetako da, eta azken aldizkari horren arabera, Pío Pío da urteko abesterik onena.

Disco Grande irrati programako entzuleentzat (Radio 3), Tu perrito librepensador da
urteko abestirik onena.

http://www.myspace.com/singleartist

Lehen zatian ANTI arituko da, Tito Pintado-ren proiektu bere-berezkoa. Tito Pintado, Penélope Trip taldeko abeslaria izan zen eta, gainera, SINGLEko musikarietako bat da gaur egun.

http://www.myspace.com/antiaventura

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
gipuzkoa.net