KOMENTUA (2000)
MIKE MENDEZ
ESTATU BATUAK
84 MINUTU
JATORRIZKO BERTSIO GAZTELANIAZ AZPITITULATUA


  1959an neska gazte bat St. Franciscus Boarding School for Girls ikastetxean sartu da, moja talde bat herriko apaizarekin otoitzean ari dela. Denen kontra tiro egin ondoren, gasolina bota eta su eman dio. Handik berrogei urtera ikastetxea ia erorian dagoen eraikin zahar bat da, kondaira ilun eta harrigarri baten kokaleku... Sekulako arrakasta izan zuen Sundance Film Festival zinemaldian aurkeztu zenean, deabrudunak, mojak, motoak eta gasolina aktore dituen komedia honek, eta, handik aurrera, urteko film `ikusibeharrekoa´ bihurtu da mundu guztiko fantasia eta beldurrezko zinemaldietan; lehenbizikoan bezala, arrakastatsu.
   
  FRANKENSTEINEN SEMEA
(1939)
ROWLAND V. LEE
ESTATU BATUAK
97 MINUTU
JATORRIZKO BERTSIO EUSKARAZ AZPITITULATUA


  Frankenstein doktorearen semea, bera ere zientzilaria, aitak munstroa sortutako gaztelura itzuli da. Universal etxeak munstroari buruz egindako zikloko hirugarren filma da; aurrekoetatik oso desberdina, baina liluragarria hau ere. Lau aktore paregabe pantailan: Basil Rathbone, Boris Karloff, Bela Lugosi eta Lionel Atwill.
   
  2000
GLENN STANDRING
ZEELANDA BERRIA
90 MINUTU
JATORRIZKO BERTSIO GAZTELANIAZ AZPITITULATUA


  Neska laguna deabruek hil diotela uste du Harry Ballard-ek. Horregatik, haien bila dabil, erantzun bila eta mendeku hartu nahirik. Hala dabilela, Benny ezagutu du. Ez daki ilunpeen kontrako borrokan laguntzera etorri zaion aingeru eder bat den ala burutik jota dagoen... Peter Jackson-en herrialdetik datorkigu film kezkagarri hau, txunditzeko moduko irudiak eta oso erritmo bizkorra dituena. Aurtengo beldurrezko film garrantzitsuenetako bat da.
   
  2000
SERGIO G. SÁNCHEZ
ESPAINIA
16 MINUTU


1973ko udazkena da. Marta Belaustegi gaztea Asturiasko herri txiki batera joan da, Gerra Zibilaz gero abandonatua egon den eskola batera, maistra. Ikasleak, ordea, ez dira agertzen.
   
  KREV OSPITALEA (2000) DIEGO FANDOS ESPAINIA 14 MINUTU JATORRIZKO BERTSIOA GAZTELANIAZ

Europaren erdialdeko herri batean oporretan dabilen bikote gazte bat, itxura txarreko ospitale batera joan beharrean aurkitu da, neska gaixotu dela eta...