 |
 |
 |
 |
 |
| |
 |
|
David
Grubbs askotariko instrumentuak jotzen dituen abeslaria da. O'Rourkerekin
batera osatzen zuen Gastr Del Sol abangoardiako taldea utzi zuenetik,
Ameriketako musikari pertsonalen arteko bat bihurtu da, poesia esperimentala
egitura elektroniko minimalistekin nahastuz, pop hibrido arraroak
bezain ederrak sortzeko.
Rickets & Scurvy da David Grubbsen iraupen luzeko lehena 'The
Spectrum Between' atera zuenetik (2000ko urteko diskoa Sunday Times-en).
Bakarlari gisa egiten dituen diskoen artean, lehena da banda baten
inguruan egin duena, John McEntire, Noel Akchote eta Dan Brown baitaude
berarekin, eta Matmos bikoteak (Martin Schmidt y Drew Daniel) ematen
dio ukitu elektronikoa.
Egun arte bere lehen diskorik adikorrena omen da, baina bere musikari
atxiki ohi zaizkion ezaugarri guztiak ditu barnean.
Miztura
talde donostiarrak zuzenean aurkeztuko du Begura izeneko bere diskoa,
Metak zigiluarekin kaleratu dena. |
 |
 |
 |
 |
|
 |