Azaroak 9 - Igandea - 20:00 - Zarauzko Gaztelekua - 4 euro  
 
 

EMAK BAKIA (MADRID)
Bitxia da oso Emak Bakia taldekoek egin duen ibilbidea, beren kabuz loturarik gabe ibiltzeko nahiko ospea lortu duten arte. "Migala" taldeko Abel Hernandez eta Coque Yturriaga bi kideen egonezinari esker sortuak, "Jane" eta "Después"izeneko bi album atera zituzten gure harridurarako: melodia moteleko nahasketa oso pertsonala eskaintzen dute, eta horrekin batera hotsaren oparia dena edertuz. Garai haietan dagoenekoz nabari zitzaien hip hop joeraren eta elektronikaren eragina. Dena den, ez orduan eta ez geroago inoiz ez dira konbentzionalismoaren atzaparretan erori eta horren lekuko da" Un cuerpo extraño" lana, Thalia Zedekek bere ahotsarekin ederki asko apaindutakoa. Emak Bakia gorputz bizi eta aldakorra da orain, bai estudioan eta baita zuzenean ere, eta horixe da "Frecuencias de un rojo devastador" beren azken lanean erakusten dutena. Giro hertsagarriz zipriztindutako" etorkizunaren malenkonia" iradoki nahi digute disko horretan.

TEX LA HOMA (UK)
Tex La Homa bada Douglas Coupland-en" x belaunaldia" liburuko pertsonaietako bat, baina baita Matt Shaw britainiarraren bigarren itzal musikala ere. Musika ibilaldia 2000ko urtean hasi zuen, bere lehen lana argitaratu zuenean berak kudatutako zigiluan. Baina handik gutxira Superglider Records zigilukoek beren oniritzia eman zioten eta gaur arte hori izan da Tex La Homaren aterpe etxea. Horiekin argitaratu ditu "Dazzle Me With Transcience" albuma eta pop sentikor eta gardeneko beste bi disko. Egin berri duten "If Just Today Will Be My Entire Life" lanean, Tex La Homakoek pop barnerakoiko harribitxiak erakusten dizkigute eta baita DNTEL, Hood, GNAC eta shoegazer soinu eta joerak ere, denak nahasian, eta guztia edertuz folk trikimailu ugari eta elektronika pixka bat. Ezin uka, Tex La Homakoekin azkar baino lehen egingo dugu Matt Shaw-en gelatik gure bihotzenganainoko bidea.