Azaroak 27 - Osteguna - 21:00 - Gazteszena - Donostia - 5euro  
   

Speedball Baby banda New Yorken eratu zen 1992an Ron Ward poeta punkaren eta Matt Verta-Ray gitarjole eta produktorearen eskutik. Lehena, Clash eta PIL bezalako talde ospetsuen hasierako kantari izan zen bere lehen bandarekin batera; bigarrena, berriz, avant-garderen fanatikoa, ehortzaile gisa aritu zen eta Andy Warholekin Factoryn, horrez gain, Madder Rose izeneko konbo velvetiar batean baxua jotzen zuen. Harreman estu horren fruitua berehala nolabaiteko ospea lortzen hasi zen New Yorkeko underground zirkuitoaren barruan, batez ere, bere grabaketa eta zuzeneko emanaldiei esker.

Laukotea In The Red zigiluarekin argitaratutako "The Blackout" azken lana" aurkeztera dator, rockabilly eta blues-punk elementuen arteko gurutzaketa bat. Lan horretan parte hartu dute Jon Spencer Blues Explosion taldeko bi kidek, konboko buruak eta Judah Bauer gitarjoleak; horiez gain, Cristina Martinezek ere parte hartu du, Boss Hog taldeko kide eta aurreko bietako lehenaren neskalaguna denak. Disko iradokitzaile eta enigmatiko horrek ere biltzen ditu crooner doinuko balada tragikoak, edo Tom Waits erako bodebileko jazz giro ketsuak.

Lost Sounds taldeak 1999ko martxoan ekin zion musika jarduerari. Hirukote gisa hasi ziren Memphisen, beren jaioterrian eta taldea Jay Reatard eta Alicia Trout sintetizadore, gitar eta ahotsak, eta Rich Crook bateriak osatzen zuten. Garajeko musika erro sendoekin, Reatards taldekoetatik jasotako punk rocker soinuarekin, eta Clears taldean zegoenean Troutek egiten zuenaren antzeko teklatuen erabilerarekin, oso talde gutxik imitatu dezaketen eta, are gutxiago, sortu dezaketen soinua lortu zuten. Garaje-punk eta death metalen arteko gurutzaketa, teklatuek eta doinuek presentzia indartsua eta berezia dutelarik.
.