| |
 |
|
Berrikuntza
eta arriskuaren puntaren puntan beti, Manta Ray taldeak argi eta garbi
erakusten digu zer den musika munduan etengabe aurrera egitea.
José
Luis García, Nacho Álvarez, Frank Rudow eta Xabel
Vegasek osatzen duten taldea estatu mailako talde independenteen
artean garrantzitsuena da eta Estratexa lan berria aurkezteko bira
bat egiten ari dira bai estatuan eta bai Europan zehar. Beraz, zuzeneko
emanaldietan betidanik izan duten sendotasuna ikusteko aukera paregabea
dugu jarraitzaile guztiok.
Estratexa
asteko disko izendatu dute El País egunkariko Tentaciones
eta El Mundoko La Luna sailek eta hileko onena Rockdelux aldizkariak.
|