| |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
HOOD
taldeak emozioak arakatu, ikertzen ditu. Beti lortzen
du ezkutuko emozio lehergarriak jartzea, gero geldiezinak
bihurtzen direnak eta azkenean eztanda egiten dutenak.
Yorkshiretarrek (Ingalaterra) disko bakoitza kaleratzerakoan
zintzilik gelditzen ziren hari mutur guztiak lotu izan
dituzte ibilbide artistiko emankor eta gorako batean.
Lehen urratsak eman zituzten premia artistikoak eta zarata
artean melodia bilatu nahiak bultzatuta. Alabaina, Could
House izeneko seigarren diskoarekin lortu zuten
post-rock gogorarazleko zurrunbilo hartatik pop ukituko
musika elektronikoaren, abstrakzio digitalaren eta hip
hop taupadaren bidea urratzea. Disko hori da orain arteko
lanik handiena, musika herrikoi berriaren kontzeptu berri
baterako (ausarta, kantagarria, deserosoa eta zirraragarria)
erreferentziazko lana da.
Orain Hood taldea berriz datorkigu 2005eko urtarrilerako
atera asmo duen Outside Closer izeneko albumarekin;
aurrez, ordea, The Lost You EPa kaleratuko
da urteko abestirik onenetako batetik, erritmo etenen
collage nahasia eskaintzen duena: Prefuse 73 erako hasiera,
Robert Wyatten ahotsaz egindako sampleak eta errepika
bizi eta malenkoniatsua honako hau dioena Badakizu
inoiz ez dudala astirik urteak joan direla ohartzeko.
Azken batean, itzulera entzutetsua frogatzeko badagoela
beste aukera bat alternatiboa den horren aurrean.
Institutuko
garaietan sortu zen SUNAE DAE talde donostiarra. 2002
arte hainbat kontzertu eskeini zituzten baina urte horretan
geldi aldi bat egitea erabaki zuten soinu berriak bilatzeko
asmoz.Sintetizadore eta teklatuen laguntzaz urte oso bat
eszenatokietara igo gabe izan ostean bueltan dira kantu
berriak aurkezteko asmoarekin. Giro instrumentalak eta
atmosfera zinematografikoak nagusi dira beraien soinuan. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
|