Gipuzkoako Gazte Kultura

Gipuzkoako Atari Instituzionala

gaztemaniak 05

kontzertuak

The DT'S

The DT'S taldearen argazkia
Data: 2005eko Urtarrilak 28a
Lekua: Gasteszena Donostia
Ordua: 21:00
Prezioa: 6 euro

DAVE CRIDER gitarra-joleaz hitz egitea Monomen, Watts, Estrus... eta orain TEH DT'S taldeaz hitz egitea da. Gitarristarekin bat egin dute Diane Young-Banchard kantari paregabeak, Patti Bellek teklatuetan eta Phil Cartek baterian “HARD FIXED” sortzeko, “HARD, SOUL-PUNK”en sintesi moduko bat.
Orain Tim Kerr maisuaren gainbegirapean hamar abesti grabatu ditu Seattlen, horien artean bi bertsio daude, “THE HURT IS OVER” (Smokey Robinson) eta “CHOOPER” sendoa (Ike & Tina Turner). Dianaren ahots izugarriak eta lazgarriak zenbaitetan Lisa Kekaula gogora ekartzen du (Bellrays, Now Time Delegation). Liluratuta geldituko zara diskoari hasiera ematen dioten lehen kantuak entzute hutsarekin “LOADED GUN” eta “PROUD MAN” Super-Soul-Blues-Explosion!!!, Dave Crider apartaren gitar doinuez gidatuta. Zalantzarik gabe hauxe duzu azkenaldi honetan topa dezakezun gauzarik onenetarikoa.

MISS DINAMARCA proiektua Delhi Considera taldeko kideetako batzuk sortutakoa da. Rockabilly soinuaren antzeko kantuetan lan egiten dute, baina beti ere ikutu berezi bat emanez. Taldeak hasiera hasieratik eskaini ditu kontzertuak eta oraingoan Karlos Osinagak grabatutako maketa batekin datozkigu. Inondik ere, proposamen ausart baten aurrean gaude.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura
1998199920002001200220032004
gazteria zerbitzua