THE BASSHOLES estatubatuar bikotea, bata gitarrarekin bestea bateriarekin.
Blue punk doinuak eskainiko dizkigute eta inoiz musika-keinu maltzurrak
antzemango dizkiegu, edonoren arreta pizteko modukoak.
Disko-etxe onenetan ibili dira (In The Red, Revenant, SFTRI) eta beren
azken diskoa aurkeztera datoz, zale askoren iritziz orain arteko onena.
Don Howland
eta Lamont Thomasek osatzen dute taldea eta raw blues, garage eta rockaren
nahasketa oso pertsonala erakutsiko digute. Disko horretako hamalau gaiak
harribitxiak dira: bluesak dira batzuk (Blackbird, Hell’s Angels, Fascist
Times), rock joerakoak beste batzuk (Purple Noon) eta beste batzuen bertsio
oso ondo hautatuak beste zenbait (Caravan Man: Lew Lewis; Broke Down Engine:
Blind Willie McTell), eta interpretatzeko era oso natural, berezko eta uztartu
bat nabarmentzen zaie guztietan.
JEFF EVANS rock & rolleko izar bat da, Estatu
Batuen Hegoaldea sortua. Eginkizun askotako gizona dugu: 68 Comeback
ahaztezinean jo du eta Gibson
Bros taldekoa izan da Jon Spencer eta Bassholes taldeko gure kideekin batera.
Gaur egun orkestra gizona dugu.