Gipuzkoako Gazte Kultura

Gipuzkoako Atari Instituzionala

gaztemaniak 05

kontzertuak

La Excepción

La Excepción taldearen argazkia
Data: 2005eko Martxoak 22a
Lekua: Gasteszena Donostia
Ordua: 21:00
Prezioa: 6 euro

Artea, artea gogotik!!!... Hori eskaintzen digu Pan Bendito-tik (Madril) datorren talde honek. Eskema guztiak hausteko prest dator, eta ez Hip Hopean bakarrik, baita diskogintzan ere; proposamen onen premian dago, izan ere, industria diskografikoa...
Eta hona hemen SALBUESPENA, estilo desberdin, limurtzailea duena. Melodia kantatuen adierazpena hain da zintzoa, hain dago arrunkeriatik urrun, hain da belarrietarako atsegina entzuten duen ororentzat, ahantzezineko gertakaria irudituko zaio edonori. Ijito-hizkera kaleko giroarekin bat egin, umorez eta ironiaz betetako errimak ondu, eszenategian presentzia liluragarria lortu, eta gutxik duten bezalako artea erakutsita, norbaitek estatu espainoleko rap talderik onena izendatu ditu.

Bi ahots zirraragarri beren jardunean:
Juan Manuel Montilla "El Langui"… ezin da espresio zintzoagorik eskatu, bikaina da, hobetu nahiaren eredu; hesiak botatzen... artista.
Eta Antonio Moreno "Gitano Antón", betiko laguna... "arraza" barrutik dariola, bere ijito estiloarekin gozatzen gaitu; berezitasuna... ijitotasuna.
Emaitza biribiltzeko, berriz, berekin dute beti La Dako Style DJa.

Maila horretako proiektu baterako, bestalde, tamaina bereko ekoizle bat: FRANK T. Lana ezin txukunago egin du, eta artista guztiak oso gustura utzi dituen giroa sortu du. Emaitza, "Cata Cheli" disko ederra.
90. hamarkadaren erdialdean hasi zen musika egiten Imanol Costas. Garai hartan "Beldurrez" deituriko proiektuan parte hartu zuen.Pixkanaka esperimentatzeari ekiten zion eta bide horretatik 2003ko Elektronikaldian maketa leihaketan irabazle bilakatu zen. 2004ean elektronikaren hainbat norabide nahastuaz "Resol" aurkezten digu, bost kantuz osaturiko maketa.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura
1998199920002001200220032004
gazteria zerbitzua