Gipuzkoako Gazte Kultura

Gipuzkoako Atari Instituzionala

gaztemaniak 05

kontzertuak

Chuck Prophet

Chuck Prophet taldearen argazkia
Data: 2005eko Apirilak 9a
Lekua: Oñatiko Gaztelekua
Ordua: 23:30
Prezioa: 5 euro

CHUCK PROPHET Kaliforniako hegoaldean (AEB) jaio zen 1960ko hamarkadaren erdian. Gazte-gaztetandik erakutsi zuen gitarra jotzeko aparteko trebetasuna, eta arrasto sakona utzi zuen "Green on Red" bandan, 1980 ondorengo urteetan amerikar rock berria deitu zitzaionaren aitzindari izandakoan. Banda desegin eta gero bakarkako karrera batean abiatu zen buru-belarri Chuck Prophet, 1990ean atera zuen "Brother Aldo" bildumarekin. Agerian jarri zuen Bob Dylanen hitzek eta Eric Clapton eta Keith Richardsen gitarrek bere baitan izandako eragina eta erroak dituen musikarako bere baitako jaiera.

Joan den irailean argitaratu zuen azken lanean, "Age of Miracles" bere diskogintzako zazpigarren fruituan, maisuki erakusten du nola jo musika oinarri tradizionalak errespetatuz eta emaitza modernoa lortuz.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura
1998199920002001200220032004
gazteria zerbitzua