Gipuzkoako Gazte Kultura

Gipuzkoako Atari Instituzionala

gaztemaniak 05

kontzertuak

Feist

Feist-en argazkia
Data: 2005eko Apirilak 28a
Lekua: Gasteszena Donostia
Ordua: 21:00
Prezioa: 6 euro

‘Let It Die’ ahotsezko bilduma bat da argi eta garbi, “begiz begi, belarriz belarri”. Feist-en ahots limurtzaile eta jhai-aren* inguruan prestatu da kontuz bilduma hau, eta emaitzak, alde batetik old folk-a (istorio ederrak), bestetik Brill building-aren aroa (‘hook’-aren bila), orobat doo-wop-a (doinua eta aldartea) eta, azkenik, pop modernoaren moldaketa minimalistak elkarrekin duten lotura galdua dakarkigu. Nola pintzelkadek koadroa, hala betetzen dituzte kanta hauek hutsik dauden espazio emozionalak. Konplexutasun ezak guztiz urruntzen du ‘Let It Die’ gaur egungo musika eskaintzaren kanonetatik. Musikazko ihes bat da, istorioez gozatzeko ditugun une labur horiek janzten dituena. Istorio askotariko horiek gazte-gazterik gorenera eraman dute kanadar kantaria. Hemen gauzkazu gaur, bada, egunak musikaz jantzi eta gauak alaitu egingo dizkizuten hamaika kantarekin. ‘Let It Die’ bilduma zinematografiko, adierazkor, zentzumenen bizigarri eta izugarri jostari bat da... bai, jostaria.

Feistek lankidetzan berriki egin dituen lanen artean aipagarri dira The Kings Of Convenience taldearen Republic of Two disko berria, Mocky-ren Are and Be bilduma berrian duen bikote kanta, eta Jane Birkinekin lan berrirako idatzi duen beste bikote kanta bat. Arts and Crafts zigiluko lagun dituen Apostle Of Hustle taldearekin ere agertu da, eta, bere bilduma berrian, Broken Social Scene izenekoan lanean hasi berria da.

*Jhai: kantatzeko bestelako modu bat, emoziozko gaietarako bereziki aproposa. Emozioa minimizatu egiten du, eta entzuleari, estutu gabe, barnera bidea zabaltzen dio.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura
1998199920002001200220032004
gazteria zerbitzua