Gipuzkoako Gazte Kultura

Gipuzkoako Atari Instituzionala

gaztemaniak 05

kontzertuak

The Czars

The Czars-en argazkia
Data: 2005eko Maiatzak 26a
Lekua: Gasteszena Donostia
Ordua: 21:00
Prezioa: 6 euro

Atzean hamar urtetik gorako historia dutela, The Czars taldea erreferentzia bilakatu da amerikar musika independentearen barruan, baita Bella Union zigiluaren talde bereizgarrietako bat ere. Agertokian biziki hunkigarriak dira The Czars, eta bisitan datozkigu berriro gure herrira udaberri honetan, Goodbye izeneko bere hirugarren bildumako abestiak aurkeztera (Bella Union/ Sinnamon Records,04). Desamodiozko disko bat da, Granten mintzagai hauek dituena: galera, gaitzespenak eta aldaketak. Bildumaren hasierakoa piano pieza zirraragarri bat da, non koruen soinu itxaropentsuak talka egiten duen I love to see you fade and die esaldiaren gordintasunarekin. Paint the Moon, bildumako hirugarren abestia, The Czars taldeak orain arte sortutako onenetako bat da, dudarik gabe. Country tankerako kantua da: bateriaren erritmo herrestatua eta Granten ahots belusatua laztan beraren osagai bilakatzen dira. Diskoaren beste une goren bat The Hymn abestia da, Devics taldeko Sara Lov kantaria laguntzaile dutela: egitura elektronikoek bide berriak zabaltzen dizkiote taldeari. Laguntza gorenekoa da, era berean, Little Pink House kantua, blues tankerakoa, Grantek bere amonari eskaintzen diona, eta laguntzaile Julie Monley kantaria eta Ron Miles tronpetari birtuosoa izan dituena. Disko eklektiko bat, nola edo hala Granten eragin guztiok nabari zaizkiona: Kraftwerk, Patsy Cline, Cabaret Voltaire, Jane Siberry, Rachmaninoff, Tom Waits, Nina Simone, Low, Miles Davis... Hala ere, etengabe eusten dio The Czars taldearen soinu nahastezinari. Lehenengo zatian Lazy Lizard, Mikel Uharte buru duen Gipuzkoako gazte taldea joko du.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura
1998199920002001200220032004
gazteria zerbitzua