Glen Matlock funtsezko pertsonaia da punk-rockaren sorrera ulertzeko. 70eko
hamarkadan industria diskografikoaren iraultza eragin zuen Sex Pistols
taldeko kide fundatzailea da. Glenek idatzi zituen Pistols taldearen
abesti arrakastatsuetako batzuk: ”God Save the Queen”,”Pretty
Vacant”,”Holidays in the Sun”…eta taldea goren-gorenean
zegoenean desagertu egin zen bere hurrengo taldea izango zenaren eraketan
murgiltzeko: The Rich Kids.
Musika munduan daramatzan ia 30 urtetan ondoko talde hauetan jo du: Sex
Pistols, Iggy Pop, Johnny Thunders, Dead Man Walking eta 3 disko paregabe
kaleratu ditu bere taldearekin: The Philistines.
Liburu interesgarri bat ere argitaratu du ”I Was a Teenage Sex Pistol” Sex
Pistols taldean bizitako abenturak kontatuz eta 1977an Londresen gertatutako
punkaren sorreraren berri emanez, Glen bera giltzarri izan baitzen gertaera
horretan.