Garai batean indiena izan zen Dinosaur Jr., Sebadoh eta Pavement. Kontuan hartzen badugu Lou Barlow, betaurrekoak zeramatzan eta pertsona onaren
tankera zuen inuzente itxurako mutiko iparramerikarra, aipatutako lehenengo bi talde horietan egon zela, ez da harritzekoa askok hura bezala izan nahi
izatea. Garbi dago hura gabe, gaur egungo musika independentea ez litzatekeela izango gaur den bezalakoa, beraz, haren legatua errespetuz eta
mirespenez ohoratzen da. Zuzenean ikusteko aukera izatea pribilegioa da, baina baita eta batez ere, musika modernoaren funtsezko zati bati buruzko
historiako ikasgai bat ere.
Dawn Landes Louisville jaoterritik New Yorkera joan zen 19 urte zituenean eta orain, 22 urte dituela, lehen diskoa kaleratu du, “Dawns Music”. Duen
adinerako oso disko heldua da, hitz eta soinu bakoitzean markatuta utzi du bere nortasun sendoa. Bihotzetik ateratako soinuak, gehienetan berak jotzen
dituenak indarrez (gitarrak, akordeoiak...). Dawn Landes konpositorea, musikaria eta bere diskoko soinu ingeniaria, oso ezberdinak diren entzuleengana
iristen da bere musikaren indar eta anbiguotasunari esker, gustuko dute bere musika indie kids, rockzale eta folk zaharraren zale amorratuek.
Batzuetan topatzen ditugu zenbait musikari zuzenean ikusita beren abestiek adierazten digutenaren kontrako itxura erakusten dutenak, baina ezagutzen
ditugu, halaber, artista asko nekez ikus ditzakegunak egin ohi dutena ez den beste ezer egiten. Carl Hultgren eta Windy Weberren kasuan erraz antzeman
daiteke beren bizi ingurunea zuzenean jasota dagoela Windy & Carl-en diskoetan. Beren grabazio erritmoa pausatua delako, zintzotasuna eta sinpatia
islatzen dutelako eta "Drowning of Sound" bezalako abesti bakarrean beren zerizana ederki jasotzen delako. Horrelaxe da, hain zuzen ere, Dearbornekoen
(Michigan) musika etengabe hondoratzen eta azaleratzen ari dela baitirudi.