Robokop Kraus
taldea herriko bost
gaztek osatzen
dute eta eszena-tokian
alkandora,
gorbata eta biga-rren
eskuko trajez
jantzita agertzen
dira. Horrezaz gain,
eta taldearen ize-nari
erreparatuz
gero, umore senik
ez dute falta: izen artistikoa bere film gogokoenaren izena
(Robocop) eta Peter Krausen (“Elvis alemaniarra” , Alemanian
rock and rolla sartzea lortu zuen entertainer eta musikari
ezaguna) abizena konbinatuz sortu dute.
Aurrez hori jakinda, garbi gelditzen da 1998an sortu zen
Nürenbergeko talde energetiko honen orientazioa: funk
eta hardcorez betetako punk rocka popeko ukituekin.
Horrenbestez, taldearen benetako oinarria beren eguneroko
bizitzara eramaten duten 60ko hamarkadako rock and
rollean bilatu behar da: Robokop Krausekoek beren booking
propioa egiten dute, diskoen azalak diseinatzen dituzte eta
kontzertuen ostean groopie edo lagunen logeletan lo
egiten dute. Hau da, rockari erabat lotuta bizi dira. Irailean
azken diskoa kaleratu zuten “They think they are the Ro-bokop
Kraus”, hau da bere lanen artean ulerterrazena eta
ozarrena, soinu dantzagarriez eta beren diskoetako soinu
ausartenez betea, poparen sentiberatasun paregabearen
eraginarekin.
Lehenengo zatian Errenteriako Frida Pipol taldearen funky
soinuak gozatzeko aukera izango dugu.