Osuna zumardiko b-boy bat da, OZM taldearekin hazitakoa, Wason o Wesen ondoan igarotako graffittien garaietan. Garai hartan bozgorailu ikaragarri batean musika jarri eta irrati-kasete batean mikro batekin abestuz grabatzen zituen maketak. Apal -apal hasi zen baina Cosas que contarte lan borobila egin zuenetik ahoz aho dabil Espainian egindako reggaea.
Reggae hispanoaren izenik ospetsuenen artean –La Meka 55, Newton, Akel,
Casoman, Meekal edo Ikah– Morodok jauzi handia eman du, jo eta ke lan eginez
eta
bere talentuaren labana zorroztuz. Hiru urte igaro dira Ozmlstayl –aurkezpena– egin
zuenetik bigarren bengala hau piztu duen arte, hura baino askoz argiagoa eta
sendoagoa.
Cosas que contarte lanak estudioko jam baten antza du, makina bat la-guntzaile
izan
baititu, zein baino zein hobea, Panamako Kafu Banton, Belgikako Jagan eta bere
ohiko lankide Miguel Rojo, Cobra eta Dahani. Diskoaren ekoizpenean bi alde bereizten
dira, batek reggaearen ukitu nabarmena du eta, besteak, berriz, artista gisa
hazten
ikusi zuen hip-hopa du iturburu. Lehenengo zatian Bad Sound System Irungo Mc
eta Dj kolektiboa arituko da.