
Nacho Vegas Gijonen orain hogeita hamar urte jaio den artista da. Laurogeita hamarreko urteetan “indie ”ren aitzindari izan zen Eliminator Jr taldearekin batera eta Manta Ray talde sakonarekin ere grabatu zituen disko batzuk. Hori bai, denak bat datoz bere abestirik onenak bakarka abestu dituenak direla esatean. Actos inexplicables (2001)urteko albumik onena izendatu zuen Rockdelux aldizkariak. Cajas de música difíciles de parar (2003) album bikoitzak, horrekin sakratu baitzen, errealitatea konstatatu zuen eta erakutsi zuen aurrekoaren maila artistikoa ez zela izan zoriaren ondorio.
2005.urte oso oparoa izan du.Urtearen hasieran EP berria argitaratu zuen, El hombre que casi conoció a Michi Panero izenekoa, Desaparezca aquí bakarkako bere hirugarren diskoaren aurrerapen bat zena. Oraingo hau, album xumea da, baina ez sinplea, agian hor egongo dira bere abestirik onenak.
Urtearen amaieran Esto no es una salida mini album berri bat argitaratu zen. Sei abesti, berrogei minutuko musika, formatu bikoitzean editatua: Binilo 12 ”+CD. Musikaren ikuspuntutik, zumeak argi eta garbi definituta badaude ere, harrituta uzten zaitu haren ausardia eta naturaltasunak oraindik ere deskubritu gabeko estiloak aurkitzeko.
Udazkenarekin batera, Nacho Vegas eta Las Esferas Invisibles taldeak jira batean sartu ziren eta oraindik ere horretan dihardute. Hurrengo geralekuak Zaragoza, Tarragona, Granada, Sevilla eta Donostia dira.