Gipuzkoako Foru Aldundia

KONTZERTUAK

Silhouette Brown

Silhouette Brown

DATA: 2006ko martxoak 23a
LEKUA: Gazteszena Donostia
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 6 euro

Silhouette Brown da Dego (4 Hero) eta Kaidi Tatham bikote produktorearen azkeneneko apustua. Oraingoan, erritmo bilduma berri bat zabaldu dute adimen, gorputz eta, noski, arimarentzat. Divaren zereginetan Deborah Jordan daukagu, Bembe Seguek lagunduta eta indartuta. Ahots lasaiaren joanak eta konposaketako xehetasunak eman nahi horrek egiten dute aldea gaur egungo soularen beste proposamenei begiratuta.

Silhouette Brownen musika eskuragarriago da, baina aldi berean bi produktore horien aurreko lanen espiritua ere gordetzen du. Degoren erritmo bereizgarriak oso ongi nahasten dira Kaidiren melodia sintetikoekin, soularen gozamenak sortuz, iragan funkyaren onenera eramanez. Herbie Hancock-en jazzien eragin baretuek eta Rick Jamesen freaky funk-ak nabari daitezke disko osoan gainean hegan bailebiltzan.

80ko hamarraldiko Broken beat baladak edo soul kimu ilunxkak izango lirateke definizio oso egokiak Silhouette Brownen musikarako.

 
::Gaztemaniak06'::
gipuzkoa.net