
Talentu bizia barrutik dariona beti ari ohi da zerbait sortzen, iturri agortezina bailitzan, eta Garis Lourisen iturri aberatsa ez dago alferrik galtzeko. Horrela, bakarkako proiektu batean abiatu berri da gure bizitzako soinu banda hainbeste kantuz eta ahots gozoz bete duen Gary Louris. The Jayhawks taldeko kantari, musikagile eta gitarra jole zenak beti egin izan du hain ongi egiten duen hori: pieza arrakastatsuak sortu; bai The Jayhawksekin, bai Jeff Tweedy (Wilco), Dan Murphy (Soul Asylum) edo Golden Smog-ekin aurrera daraman proiektu paraleloan.
Olson-Louris musikagile tandema hautsi eta gero, azken urteetan Lourisek hartu zuen The Jayhawksen gidaritza eta orduan egin zituzten bilduma arriskatuenak: “Sound Of Lies” –mugimendu oso desberdinak bateratuz: country-rock, psikodelia eta “art ” rocka, adibidez– eta “Smile” –folk eta country aldeko sentiberatasuna nabarmenduz– eta, aldi berean, giro irekiago eta indartsuagoetan ere gehiago ibili ziren. Mundu mailako oihartzuna lortu zuen lehen singlearekin; gogoratuko duzue: “I ’m Gonna Make You Love Me ”.
Oraingo etapa berri honetan, Gary Louris berriro dator gure herrira bere lagun eta The Jayhawkseko kide izandako Kraig Jarret Johnsonekin batera bira akustiko batean. Kontzertu horietan aukera izango dugu beren karrera luzeko lanik onenak entzuten gozatzeko eta haiekin batera kantu berriak ere aditzeko, eszenatoki gainetik modu pertsonal eta hur-bilean eskainiak.