Gipuzkoako Foru Aldundia

KONTZERTUAK

Tony Rebel + Warrior King

Tony Rebel + Warrior King

DATA: 2006ko urriak 31a
LEKUA: Gazteszena Donostia
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 6 euro

Urteko artistarik onena aukeratu zutenetik bederatzi urte igaro ondoren eta eta mundu zabalean ezagun egin diren Fresh Vegetable, Armour, Chatty, Chatty edo Sweet Jamaica albumak argitaratu eta hamar urtera -horiei esker fitxatu zuen Columbia Records etxeak- Tony Rebelen arrakasta ez du oraindik inork gainditu dancehall delakoaren esparruan. Zalantzarik gabe, Tony Rebel gaur egungo reggae musikaren agian elkargunea izango den toki horren gailurrean dago, roots reggae eta dancehall estiloek bat egiten duten tokian, hain zuzen. Bere letretan Bob Marley edo Peter Tosh-en jakintza literarioarekin bat egiten du, baina kantatzen dituen riddims edo musikak, esate baterako, Bounty Killerek erabiliko lituzkeenetatik oso hurbil daude. Nolanahi ere, bere kantu estiloa bien arteko erdipuntuan dago, Tony Rebelek berak asmatutako “singjay” estilo bakar eta propioa sortuz.

Tonyk musika ekoizpenean duen esperientzia guztia eta mundua ulertzeko duen ikuspegia izan ditu oinarri Jamaican urtero antolatzen duen Rebel Salute jaialdia aurrera ateratzeko. Jaialdia munduko handienetarikoa da eta urtarrilean egiten da, eta Tony bera bezala bakea eta maitasuna zabaltzeko musika erabiltzen duten artistek bakarrik parte hartzen dute.Tony Rebel kultur ikono denez gero, musikarekiko konpromisoak eta bake eta maitasun mezuak, irlarekiko sentitzen duen grinarekin batera reggae artista multzo zabala ordezkatzera eraman du eta, Nazio Batuen Erakundeko Harry Belafonte enbaxadoreak babestuta, Jamaican hiesari aurre hartzeko kanpainaren bozeramaile bihurtu da.

Tony Rebel Jamaican egin ohi den reggae ekitaldirik garrantzitsuenetakoaren sustatzailea da. Jaialdiak REBEL SALUTE izena du eta St. Elizabeth-en ospatzen da bi egunez. Jamaicako gizarteari kultura alorrean zerbait eskaintzen dioten artistek parte hartzen dute bertan eta erabat debekatuta dute parte hartzea indarkeria, armak eta gizarteko tratau txarrak goraipatzen edo horiei buruz kantatzen dutenak.

Warrior King (Mark Dyer) ere Jamaicatik etorri zaigu; 90eko hamarkadan hasi zen Little Blacks DJrekin lanean, Virtuous woman bere singlearekin berebiziko arrakasta lortu baino lehen. Abestia rock eta dancehall-reggae nahasketa da eta oso harrera ona egin zitzaion, batez ere emakumeen artean, bere mezu positiboagatik. Azken diskoa 2005 bukaeran argitaratu zen eta Hold the Faith deitzen da.

 
::Gaztemaniak06'::
gipuzkoa.net