Gipuzkoako Foru Aldundia

KONTZERTUAK

Bide Ertzean + Mikel Aranzabal

Bide Ertzean + Mikel Aranzabal

DATA: 2006ko azaroak 15a
LEKUA: Gazteszena Donostia,
Egiako Kultura etxea
ORDUA: 20:30
PREZIOA: 6 euro

90 hamarkada bukaeran pop doinuak berpiztu, eta bide beretik joko zuten talde belaunaldi oso baten aintzindari izan da Bide Ertzean. "Non dira" dugu beraien seigarren lana. Ubeda anaien etxekoek 36ko gerran bizi izandako gertaera latzak izan dira proiektu honen abiapuntu eta kantuek horien eta beste hainbat pasadizoren testigantza bizia izan nahi dute. Memoria historikoa berreskuratzeko ahalegin horretan, kantua izan da Ubeda anaien arma nagusi eta bakarra. Bide Ertzean-en pop-az hitz egiten dugunean, Londres edo Kalifornia edo Baltimore edo Minnessotta edo New York-a garamatzate, denik eta pop rockik onena, heldutasunera iritsi den talde batengan isladatuz. "Esan bare" aurreko lanean jorratutako ildoan sakondu dute.

Lehendabiziko zatian Mikel Aranzabal abeslari gaztea izando dugu. Gaztea baina ez berria, Gaitza rock taldean gitarrajotzaile moduan aritu ondoren bakarkako ibilbideari ekin dio. Oriotik proposamen akustikoa.

 
::Gaztemaniak06'::
gipuzkoa.net