
Memoriaren Mapan Ruper Ordorikaren lan berria dugu. Oroimen eta itsasiko zaizkigun kantu biluzi eta balsamikoen bilduma bat.
Artifiziorik gabe. Gitarra eta ahotsa. Memoriaren Mapan bada ere tour de force bat,ausart jokatuz kantuak bere horretan agertzen zaizkigu. Natural. Bata bestearen atzetik uneak, tokiak, maitasunak, galderak, minak agertzen zaizkigu. Antzinako disko haiek grabatzen ziren moduan egina, baina berri, jada egiten ez diren disko horietako bat.
Kantuak musika eta hitza izaten du. Musikak aipatu bezala Ruper Ordorikak sortuak dira eta hitzak, guztiak, Joseba Sarrionandiak. Ineditoak. Goian aipatu gaiak eta gehiago landuz, maisuki, belaunaldi oso baten diskoa, belaunaldi askorentzako testuak, bilatzeari buruzkoak, amodioaren ingurukoak, ternurari dagozkionak, lekuaren garrantziari buruzkoak...hainbat.
Memoriaren Mapan honek badu musikalidade handi bat bere txikian. Txikia esan ahal bazaio Ruperren ahots eta gitarraz gain agertzen diren puntuazio zeinu solteak Chris Lightcap (Marc Ribot), Peck Allmond (James Brown), Jamie Saft (John Zorn,Merzbow), Fernando Saunders (Lou Reed)eta Dani Pérez (Mugalaris), Kenny Wollesen (Bill Frisell)amerikarrek eta Jon Piris musikari euskaldunak ipini izanari.
Memoriaren Mapan diskoak zuzen jokatzen du, eta freskoa da, koloretsua, eta norberari dakarkio mapa baten beharra, geografia emozionalari dagokiona.
RUPER ORDORIKA-k kontzertu akustikoa eskeiniko du, egitasmo berri bat bere ibilbidean. Musikari euskaldunak bere azken diskoan, "Memoriaren Mapan", oinarrituriko emanaldiak burutuko ditu, bere talde elektrikoarekin luzaro ibili ondoren. Kontzertu hauetan Jon Piris kontrabaxujolea izango du lagun.
Pausu bat harantzago Ruper Ordorika-ren musikaltasunaren esparruan eta bere kantuen mundu poetikoaren barruan.