"www.gipuzkoagazteria.net" izeneko web-aren eta bertan agertzen
diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru
Aldundiko Haurren eta Gazteen Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak dauzka.
Haurren eta Gazteen Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak bere buruari aitortzen
dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa
edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Haurren eta Gazteen Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak ez du bermatzen, alde
batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere,
eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den,
beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela
behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen
ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen
ondorio edo kaltearen inguruan, Haurren eta Gazteen Garapenerako Lankidetzaren
Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan
jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan
izan ezik.
Haurren eta Gazteen Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak ez du bere gain hartzen
web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik
sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako
Foru Aldundiko Haurren eta Gazteen Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak jabego
intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, legez
dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren
ondorioz diren erantzukizunetara.