2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuak Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko (gaur egungo Gizarte Politikako Departamentuko) haur, nerabe eta gazteen arloan diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen.
Aipatutako foru dekretuaren 2. artikuluak -Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren 21.2 artikuluak dioenarekin bat etorriz-, aurreikusten du urtero deialdi bat egingo dela bertan arautzen diren laguntzak emateko.
Hain zuzen ere, erabaki honen xedea da deialdi hori egitea, horretarako eskumena Diputatuen Kontseilu honi dagokiolarik, baimendu beharreko gastuaren zenbatekoa kontuan hartuta.
Hori horrela, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak eztabaidatu ondoren, honakoa
Onartzea Gizarte Politikako Departamentuko haur, nerabe eta gazteen arloko diru laguntzak emateko deialdia 2008. urterako; deialdi hori erabaki honekin batera doa eranskin bezala.
Baimena ematea 1.450.064,00 eurotako gastua egiteko aipatu deialdiaren 2. atalean adierazitako kontu-sailen kargura eta bertan jasotako zenbateko partzialen arabera:
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA aurkeztu ahal izango dute interesatuek Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita BI HILABETEKO epean. Bide hori erabili aurretik, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokete partikularrek Diputatuen Kontseiluari, aipatutako egunetik hasita HILABETEKO epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.
Denek jakin dezaten argitaratzen dena.
Donostia, 2008ko otsailaren 26a.
Departamentuko idazkari teknikoa,
Izptua.: Socorro Equiza Equiza.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren 21.2 artikuluarekin bat etorriz, haur, nerabe eta gazteen arloan Gizarte Politikako Departamentuak 2008. urtean emango dituen diru laguntzen deialdia egiten da.
Laguntza horien oinarri arautzaileak 2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuan daude jasota (2006ko martxoaren 21eko 55 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).
Hain justu, deialdi hori aipatutako foru dekretuaren II eta VIII bitarteko eranskinetan aurreikusten diren laguntza motei dagokie.
Laguntzak emateko eta kuantifikatzeko irizpideak 2004ko apirilaren 13ko foru aginduan daude jasota (2004ko apirilaren 21eko 73 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan).
Aipatutako araudiaz gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak eta hori garatzen duten xedapenek arautuko dituzte emango diren laguntzak. Diru laguntzen kontrol finantzarioaren prozedura, berriz, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubidearen 2007ko martxoaren 27ko 4/07 Foru Arauak VII. Tituluko Bosgarren Kapituluan ezarritakoa izango da.
- 56.000,00 euro, 0840.400.781.00.01 kontutik, II. eranskineko laguntzetarako.
- 17.500,00 euro, 0840.400.481.00.05 kontutik, III. eranskineko laguntzetarako.
- 54.000,00 euro, 0840.400.481.00.07 kontutik, IV. eranskineko laguntzetarako.
- 605.064,00 euro, 0840.400.461.01.01 kontutik, V. eranskineko laguntzetarako.
- 90.000,00 euro, 0840.400.481.00.04 kontutik, VI. eranskineko laguntzetarako.
- 27.500,00 euro, 0840.400.481.00.05 kontutik, VII. eranskineko laguntzetarako.
- 600.000,00 euro, 0840.400.761.01.01 kontutik, VIII. eranskineko laguntzetarako.
2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuaren eranskinetan jasotako laguntzak eskatzeko epeak ondoko hauek izango dira:
2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluak eta 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbide Arruntari buruzkoak, 59.6.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, lehiaketa bidez emango diren diru laguntzen deialdien ebazpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Argitarapen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinerazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Jasota ez edukitzea ondorio horiek izateko oztopo izango ez bada ere, erakunde interesdunei ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinaraziko zaie: ebazpena zerbitzuko web orrian sartuz (www.gipuzkoa.net/gazteria), edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez... jakinaraziz.