Gipuzkoako Foru Aldundia

DIPUTATUEN KONTSEILUAREN ERABAKIA

Diputatuen Kontseiluak 2008ko apirilaren 1eko bileran ondorengo akordioa hartu du:

2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuak Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko (gaur egungo Gizarte Politikako Departamentuko) haur, nerabe eta gazteen arloan diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen.

Aipatutako foru dekretuaren 2. artikuluak -Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren 21.2 artikuluak dioenarekin bat etorriz-, aurreikusten du urtero deialdi bat egingo dela bertan arautzen diren laguntzak emateko.

Diputatuen Kontseiluaren 2008ko otsailaren 26ko erabakiaren bidez aipatu foru dekretuaren II eta VIII bitarteko Eranskinetan araututako laguntzen deialdia egin ondoren, erabaki honen xedea da I. Eranskinean aurreikusitako laguntzen deialdia egitea (udalekuei eta udako kanpaldiei buruzkoa), horretarako eskumena Diputatuen Kontseilu honi dagokiolarik, baimendu beharreko gastuaren zenbatekoa kontuan hartuta.

Hori horrela, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak eztabaidatu ondoren, honakoa

ERABAKI DU

Lehena.

Onartzea Gizarte Politikako Departamentuko haur, nerabe eta gazteen arloko diru laguntzak emateko deialdia 2008. urterako (2006ko martxoaren 14ko 18/06 foru Dekretuaren I. Eranskina); deialdi hori erabaki honekin batera doa eranskin bezala.

Bigarrena.

Baimena ematea 135.000,00 euroko gastua egiteko 1.0840.400.481.00.06.2008 aurrekontu sailaren kargura.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA aurkeztu ahal izango dute interesatuek Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita BI HILABETEKO epean. Bide hori erabili aurretik, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokete partikularrek Diputatuen Kontseiluari, aipatutako egunetik hasita HILABETEKO epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.

Denek jakin dezaten argitaratzen dena.

Donostia, 2008ko apirilaren 1a.

Departamentuko idazkari teknikoa,

Izptua.: Socorro Equiza Equiza.

gipuzkoa.net