Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren 21.2 artikuluarekin bat etorriz, haur, nerabe eta gazteen arloan Gizarte Politikako Departamentuak 2008. urtean emango dituen diru laguntzen deialdia egiten da.
Laguntza horien oinarri arautzaileak 2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuan daude jasota (2006ko martxoaren 21eko 55 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).
Hain justu, deialdi hori aipatutako foru dekretuaren I. Eranskinean (udalekuak eta udako kanpaldiak) aurreikusten diren laguntza motari dagokio.
Laguntzak emateko eta kuantifikatzeko irizpideak 2004ko apirilaren 13ko foru aginduan daude jasota (2004ko apirilaren 21eko 73 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan).
Aipatutako araudiaz gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak eta hori garatzen duten xedapenek arautuko dituzte emango diren laguntzak. Diru laguntzen kontrol finantzarioaren prozedura, berriz, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubidearen 2007ko martxoaren 27ko 4/07 Foru Arauak VII. Tituluko Bosgarren Kapituluan ezarritakoa izango da.
2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuaren I. Eranskinean jasotako laguntzak eskatzeko epea 2008ko apirilaren 30ean amaituko da.
2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluak eta 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbide Arruntari buruzkoak, 59.6.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitarapen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinerazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Jasota ez edukitzea ondorio horiek izateko oztopo izango ez bada ere, erakunde interesdunei ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinaraziko zaie: ebazpena zerbitzuko web orrian sartuz (www.gipuzkoa.net/gazteria), edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez... jakinaraziz.