Eskaera orriak ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira:
Aurrekoaz gain, eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diru edo aurrezki etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
Material informatikoa eta interneteko lotura erosteko finantzazioa lortzen duten elkarteek diru laguntza eskaerak eta gainerako tramitazio administratiboak euskarri informatikoan egiteko konpromisoa hartu behar dute, horretarako Haurren, Nerabeen eta Gazteen Zerbitzuak jarritako aplikazioen bidez.
Norberaren erabilerarako materialak, material suntsigarriak edo kirol materialak ez dira subentzionatuko.
Dena dela, diru laguntzaren behin betiko zenbatekoa 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioaren araberakoa izango da.
Diru laguntzak ez du inola ere egitekoa den gastuaren %100 estaliko; kasuan kasuari dagokion portzentajea aplikatuko da. Azkenerako ez bada hasiera batean aurreikusitako eta onartua izandako gastua egiten, diru laguntzaren zenbatekoa egokitu egingo zaio benetan egindako gastuaren kopuruari, aldea ordainduz edo aurreratutako eta zuritu gabeko zatia itzultzea eskatuz.
Honela ordainduko da diru laguntza:
Diru laguntza hauen urteko deialdian zehaztuko dira aurrekontu programa eta zuzkidura.