Oinarri hauen xedea Gipuzkoako udalek sustatutako haur eta gazteentzako jarduera, plan, programa eta zerbitzuak aurrera eramateko diru laguntzak ematea da.
Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzarako hiru modalitate ezartzen dira:
Laguntza hauetan ez dira sartzen, kirol izaerakoak, eskolakoak edo eskola orduz kanpokoak diren jarduerak eta programak, ez eta udal eskatzailearen jaien programa osatzen dutenak.
Oinarri hauetan jasotako eskakizun guztiak betetzen dituzten Gipuzkoako udal guztiek izango dute diru laguntzak eskuratzeko aukera.
Era berean, herriko gazteek egindako jarduerak ere diruz lagundu ahal izango dira, udalak, gazteen parte hartzea eta beraien ekimenak bultzatzeko finantziatu nahi baldin baditu.
Nerabe eta/edo gazteei zuzendutako ekipamendu soziokultural publikoetarako material inbentariagarria erosteko gastuak, gazteentzako aterpeak izan ezik, eta bereziki nerabe eta/edo gazteei zuzendutako ekipamendu soziokultural publikoetako zerbitzuak eta programak kudeatzen dituzten langileen gastuak.
Gazteen artean jarrera eta jokamolde xenofoboak eta arrazistak eragozteko kanpainak egitea.
Elkarteen zabalkunderako erakusketak, azokak eta jarduerak antolatzea.
Gazteek parte hartzeko udal organoak.
Udalerriren bati dagokion diru laguntza ez bada 200,00 eurotara iristen, zenbatekoa borobildu egingo da kopuru horretara iritsi arte.
1.c) atalean aurreikusitako diru laguntzak txanda bakarrean ordainduko dira, ematearekin batera, 3. oinarrian zerrendatzen den dokumentazioa aurkezten denean. Diru laguntzaren emakida lankidetza hitzarmen baten bitartez arautzen denean, ordaintzeko era ere bertan ezarriko da; aurrerakinak egitea aurreikusten bada, kontuan hartuta foru dekretu honetan aurreikusitako diru laguntzen erakunde onuradunen ezaugarriak, horiek ez dute bermerik aurkeztu beharko aurreratutako laguntzaren zenbatekoagatik.
Diru laguntza hauen urteko deialdian zehaztuko dira aurrekontu programa eta zuzkidura.