1.-Xedea
Oinarri hauen xedea da udalaz gaindiko gazte elkarteek garatutako programa eta jarduereetarako diru laguntzak elkarrekiko lehiaketa bidez ematea.
Deialdi honetan ez dira sartzen izaera akademikoa duten jarduerak.
2.-Entitate onuradunak
- Eusko Jaurlaritzako Kultur Elkarte eta Erakundeen Erregistroan behar bezala izena emanda dauden udalerriaz gaindiko Gipuzkoako gazte elkarteek izango dute diru laguntza hauek jasotzeko aukera.
- Ondorengo erakundeak ez dira kontuan hartuko diru laguntza hauek jasotzeko:
- Lehentasunez eskolako edo eskola orduz kanpoko jarduerak egiten dituzten elkarteak.
- Helburu nagusitzat astialdiko hezkuntza daukaten koordinakundeak edo elkarteen batasun gisako bestelako erakundeak.
- Beren jarduera eremua udalerri bakar batera mugatzen duten elkarteak, hau da, beren jarduerak tokiko izaeraz antolatzen dituztenak.
3.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera orriak ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira:
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diru edo aurrezki etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
4.- Diru laguntzak ebaluatu eta kopuruak finkatzea
- Aurkezten diren diru laguntza eskaerak Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko batzorde bat aztertu eta baloratuko ditu, eta ondoren ebazpen proposamena igorriko dio organo eskumendunari. Batzordea osatuko dute Zerbitzuko buruak, dagokion Ataleko buruak eta Zerbitzuko teknikari batek.
- Diru laguntzarik emango den eta zenbatekoa emango den erabakitzeko, honako irizpideak jarraituko dira:
- Programaren ezaugarriak:
- Jasotzen dituen gaien balorazioa.
- Proposatutako helburuen interesa, eta jarduerak helburuekin ongi uztartuta egotea.
- Programaren kudeaketa eta emaitzak ebaluatzeko metodologia.
- Oinarri soziala eta proiekzioa:
- Kide diren pertsonen kopurua.
- Elkarteko kide izan gabe zenbat pertsona baliatuko den horretaz.
- Udalerriko gazteentzat edo beste elkarteentzat programatutako eta zuzendutako jarduerarik izan den.
- Elkarteak koordinakunde, federazio edo elkarte arteko bestelako erakundeetan parte hartzen duen.
- Elkarteak zenbateraino parte hartzen duen beste talde eta erakundeekin jarduerak egiterakoan.
- Finantza iturriak:
- Elkartearen beraren sarrerak (kideen kuotak, materialen salmenta, argitalpenak, etab.) urte osorako aurreikusitako aurrekontuan osatzen duten portzentajea.
- Programan aurreikusitako gizarteratze lanak.
- Prestakuntzaren hobekuntza:
- Prestakuntza eta birziklatze ikastaroetara edo antzekoetara joatea, elkarteen kudeaketari buruzko ikastaro orokorrak edo elkartearen alor zehatzari buruzkoak direnean.
- Aipatutako irizpide horiek aplikatuko dira Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak oinarri hauek garatzeko ematen duen foru aginduan xedatzen den baremoaren arabera.
- Laguntzaren zenbatekoa inola ere ez da izango 6.000,00 euro baino gehiago, ezta Haurren, Nerabeen eta Gazteen Zerbitzuak gainbegiratu ondoren ateratzen den elkartearen aurrekontu defizitaren %100 baino gehiago ere.
- Eskaeran aurkeztutako datuen arabera egingo da diru laguntzaren hasierako kalkulua eta horren arabera emango dira laguntzak. Dena dela, diru laguntzaren behin betiko zenbatekoa, 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo den jardueraren balantzeari lotuta egongo da.
5.-Diru laguntza ordaintzea
Honela ordainduko da diru laguntza:
- Zenbatekoaren %60, diru laguntza onartzen denean. Kontuan hartuta foru dekretu honetan aurreikusitako diru laguntzen erakunde onuradunen ezaugarriak, horiek ez dute bermerik aurkeztu beharko aurreratutako laguntzaren zenbatekoagatik.
- Gainerako %40, 6. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
6.- Zuritu beharra
- Orokorrean, elkarte edo entitate onuradunek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehen:
- Programa edo proiektuaren jarduera memoria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Zerbitzuak eskura jarriko duen gidoiaren arabera egina.
- Gastu eta diru sarreren urteko balantzea, Haurren, Nerabeen eta Gazteen Zerbitzuak emandako ereduaren arabera egina.
- Diruz lagundutako kontzeptuen arabera berezitako gastu eta sarreren ordainagirien zerrenda zenbakitua, burutzearen arabera antolatua, ordainagirien destino edo jatorria adieraziko duen azalpen bat ere eginez. Gastua, laguntza emandako kontzeptuetan egin beharko da.
- Diru laguntza emateko ebazpenean eska litekeen beste edozein agiri.
- Aurreko 1. paragrafoan agindutakoa horrela bada ere, eskaera orrian seinalatutako data baino geroago aurrera eramango den programa edo jardueraren bat dagoela berariaz jasotzen bada han, eta diru laguntza jasotzen badu, haren zuribidea urte bakoitzeko abenduaren 30 baino lehen aurkeztu behar da.
- Diru laguntza jasotzen duten entitateek baimena eman beharko dute, jarduerak benetan egin direla zuritzeko Gizarte Politikako Departamentuak egiten dituen jarduketa guztietarako.
7.- Aurrekontua
Diru laguntza hauen urteko deialdian zehaztuko dira aurrekontu programa eta zuzkidura.