Aurreko puntuan jasotako eskakizunak betetzen dituzten haur, nerabe eta gazte ekipamenduetan lanak egiteko proiektuak aurkezten dituzten Gipuzkoako udalek edo udal entitateek izango dute oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzak eskuratzeko aukera.
Udalek udalerri bat baino gehiagoren arteko haur, nerabe eta gazte ekipamenduak egiteko edo eraberritzeko proiektuak ere aurkez ditzakete. Horretarako, tarteko diren udalek mankomunitatea edo izaera formaleko beste elkarteren bat osatu beharko dute, eta Gizarte Politikako Departamentuari jakinarazi behar diote.
Aurkezten diren diru laguntza eskaerak Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko batzorde batek baloratuko ditu. Batzordea osatuko dute Zerbitzuko buruak, dagokion Ataleko buruak eta Zerbitzuko teknikari batek. Aipatutako Batzordeak aurkeztutako proiektuen egokitasuna ongi baloratu ahal izateko, aholkularitza eta dagozkion txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu.
Diru laguntzarik emango den eta zenbatekoa emango den erabakitzeko, honako irizpideak jarraituko dira:
Ekipamendua gazteentzako informazio zerbitzua denean, proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko 1993ko uztailaren 20ko 211/93 Dekretuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuen onespen ofiziala arautzen duenean, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu.
Baloraziorako Batzordearen proposamenaz, Departamentuko foru diputatuak erabakia hartuko du, diru laguntza eskura dezaketen ekipamenduen behin-behineko zerrenda eta ekipamendu guztien lehentasun ordena ezarriz, proiektu bakoitzari dagokion onartutako aurrekontua eta aurreikusten den diru laguntza zehaztuz. Aldi berean zehaztuko dira diru laguntza eskuratu ahal izateko ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten baina aurrekontu faltagatik dirurik jasoko ez duten ekipamenduen zerrenda, eta baldintzak ez betetzeagatik diru laguntza ez dagokien ekipamenduen zerrenda.
Ebazpen hori zerbitzuko web orrian argitaratuko da: www.gipuzkoa.net/gazteria. Hor argitaratzeak banakako jakinerazpena ordezkatuko du eta lege ondorio guztietarako jakinerazpena egintzat hartuko da argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hori hala bada ere, ebazpen hori bananduta errekurritu ezin daitekeen tramiteko egintzatzat hartu behar da, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik, eta hor sartuta egoteak ez du emango diru laguntza jasotzeko eskubiderik, diru laguntzaren eraginkortasuna hurrengo paragrafoan adierazten diren agiriak aurkeztearen baldintzapean geratzen baita. Horrela izanez gero, jakinarazitako zaie erakunde eskatzaileei doakien proiektuetan sartu beharrekotzat jotzen diren aldaketa teknikoak.
Erakunde eskatzaileek 30 eguneko epea izango dute aurreko atalean adierazitako argitalpen egunetik hasita, aipatutako zerrendan diru laguntzaren jasotzailetzat agertzen direnek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
Dokumentazioa bidaltzeko epea ezingo da luzatu, Gizarte Politikako Departamentuaren iritziz behar adinako arrazoiak daudenean besterik, eta gehienez hilabete luzatuko da.
Eskatutako dokumentazioa behar den eran eta epean jaso ondoren, Balorazio Batzordeak diru laguntza jasotzeko ekipamenduen behin betiko zerrenda proposatuko du, eta orduan departamentuko foru diputatuak emango edo ukatuko ditu diru laguntzak. Hala ere, hasierako epea edo, bestela, luzapenarena amaitu eta erakunderen batek esandako dokumentazioa ekarri ez badu, galdu egingo du esleitutako diru laguntza jasotzeko eskubide oro, eta, zenbatekoak aukera ematen badu, behin-behineko zerrendan egonik aurrekontu baliabideen faltagatik hasiera batean diru laguntzarik gabe gelditutako erakundeari edo erakundeei epea emango zaie beren dokumentazioa aurkezteko.
Gizarte Politikako Departamentuak diru laguntza jaso behar duten erakundeei udal teknikari bat izendatzeko eskatuko die, Aldundiko beste batekin batera proiektua gauzatzeko lanen jarraipen batzordea osa dezan.
Horrelakoetan, diru laguntza emateko erabakia Diputatuen Kontseiluak lankidetza hitzarmena onartuz hartzen duen erabakia bera izango da, gero Gipuzkoako Batzar Nagusiek berrespena ematearen mende beti ere.
Diru laguntza hauen urteko deialdian zehaztuko dira aurrekontu programa eta zuzkidura.