Administrazioak landu ohi dituen sustapen programen bidez, partikularrek nahiz herri erakundeek egiten dituzten eta herri onurakoak diren ekimenak eta jarduerak bultzatzen dira hainbat bitarteko erabilita. Umeen, nerabeen eta gazteen alorrean, Gipuzkoako Foru Aldundia aisialdi eta astialdiko jarduerak, prestakuntzakoak, elkarteak sustatzekoak eta bereziki haur, nerabe eta gazteei zuzendutako informazioa zabaltzekoak bultzatzen ari da, xede horietarako diru laguntzak emanez.
Foru xedapen honek zortzi diru laguntza mota biltzen ditu eranskin banatan, eta diru laguntza bakoitzak xede eta hartzaile bereziak ditu, esate baterako, udaleku eta kanpamenduak egiteko laguntza ekonomikoak ematea, gazte elkarteen egoitzetan azpiegitura obrak udalekin batera finantzatzea edo gazteei zuzendutako urteko planak aurrera eramateko udalei laguntzea.
Hain diru laguntza mota ezberdinak foru dekretu bakar batera biltzeko arrazoiak hauek dira, batez ere: laguntzen hartzaileei arau erreferentzia bakarra eskaintzea, eta haur, nerabe eta gazteen gaietan diru laguntzak emateko horrenbeste espediente egiteak dakarren tramitazio administratiboa erraztea.
Beste aldetik, epemugarik gabeko foru dekretua egin nahi izan da; hau da, datozen urteetan ere aldatu gabe mantenduko lirateke bai dekretuko arau orokorrak eta bai laguntza lerroei dagozkien eranskinetako arau bereziagoak, kontuan hartuta halere urtero deialdia egin beharko dela laguntza horiek emateko.
Azkenik esan behar da, eranskin batzuetan, laguntzak zein baldintzatan eta zenbatekoak eman erabakitzeko irizpideen aplikazio zehatzari begira, dekretu hau garatuko duen foru agindu bat aipatzen dela, jarraibide izango dena.
Horregatik, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko haur, nerabe eta gazteen arloan diru laguntzak arautzeko oinarriak onartzen dira eta foru dekretu honi eranskin gisa gehitzen zaizkio, honako zerrendaren arabera:
Urtero deialdi bat egingo da foru dekretu honetan arautzen diren laguntzak emateko, eta deialdian finkatuko dira eskaerak aurkezteko epeak eta baimendutako gastua, kontu sail bakoitzari egotzitakoaren arabera sailkatuta.
Aurtengo ekitaldian, eskaerak aurkezteko epea kasuan kasurako xedapen gehigarriaren 1. atalean ezarritakoa da eta gastu baimendua xedapen horretako 2. atalean zehaztutakoa da.
Foru dekretu honetan arautzen diren diru laguntzen onuradun ezin izango dira hurrengo egoeraren batean diren erakundeak:
Onuradun izaera lortzeko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin dezakete erakundeek lekukotza judizialaren bidez edo ziurtagiri administratiboaren bidez, kasuen arabera, eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, horien ordez herri administrazio baten edo notario baten aurrean egindako aitorpena aurkeztuta.
Eskaera orriak, Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak emango duen ereduaren arabera beteta, laguntza hauen urteko deialdian ezarritako epean aurkeztuko dira, eranskin bakoitzari jarraituz dagokien dokumentazioarekin batera:
Ahal den neurrian Internet bidez aurkeztu behar dira eskaera eta erantsi beharreko agiriak, horretarako sortutako eta aipatutako zerbitzuaren web orrian dagoen aplikazio informatikoaren bitartez (www.gipuzkoa.net/gazteria).
Eskaeren eta horiei erantsitako dokumentazioaren aurkezpen telematikoa jarraian adierazitako arauan ezarritakoaren arabera egingo da: herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko internet bidezko harremanak arautzen dituen 2004ko maiatzaren 11ko 41/04 Foru Dekretua.
Sinadura elektronikorik edo aurkezpen telematikorako baliozko beste egiaztatze modurik ezean, aplikazioaren bidez eskaera egiten duen erakundeak aplikazioak emango dion eskaera inprimakia aurkeztu beharko du, bere ordezkariaren sinadurarekin eta aurreko paragrafoetan aipatutako bitartekoren bat erabiliz. Bitarteko horren bidez nortasuna egiaztatu ondoren, aurkezteko data baliozkotzat aplikazio informatikoan erregistratutakoa hartuko da.
Aurreko paragrafoan adierazitako inprimakia edo, kasua bada, eskaeraren dokumentazio guztia aurkeztu ahal izango dira Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko bulego nagusietan edo erregistroan (Donostiako Zarategi pasealekuko 99 zenbakiko behe eta seigarren solairuan, hurrenez hurren), Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean (Donostiako Gipuzkoa enparantza z/g) edota 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetan.
Paragrafo honetan erabakitakoa aplikagarri izango da, era berean, foru dekretu honen eranskinetako bakoitzaren arabera eska daitekeen dokumentazio zurigarria aurkeztu behar denean ere.
Erakunde interesdunak eskaera aurkezteak eramango du berarekin baimena ematea Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuari zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela zuritzen duten agiriak eskatzeko; naimen hori ez bada eman nahi, espresuki adierazi beharko da eskaeran eta horrekin batera aurkeztu beharko dira dokumentu edo ziurtagiri horiek. 3.2.e) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aurreikuspen horiek ez zaizkie apikatuko Toki Erakundeek egindako eskaerei.
Eskaera orriak edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak osatu gabe daudela edota akatsen bat dutela ikusten baldin bada, akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan hamar eguneko epea emango zaio eskatzaileari. Epe horren barruan horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.
Foru dekretu honetan erregulatutako diru laguntzen zenbatekoak, bakarka edota bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntza edo bestelako laguntzarekin batera, ez du inola ere onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua gaindituko.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo diru laguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.
Foru dekretu honetan onetsitako oinarriak interpretatzeko orduan sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubidetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak erabakiko du.
Indargabetu egiten da 2005eko martxoaren 22ko 16/2005 Foru Dekretua, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko haur, gazte eta boluntario gaietan diru laguntzak emateko oinarriak onartzen zituena.
Era berean, indargabetzen dira maila bereko edo beheragoko gainerako xedapenak ere, foru dekretu honen aurka dauden zatietan.
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau zuzen gauzatu, interpretatu eta burutzeko.
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Donostia, 2006ko martxoaren 14a
Diputatu nagusia,
Izptua.: Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko foru diputatua,
Izptua.: Mª Carmen Marin Guruceaga.