Gipuzkoako Foru Aldundia

5/2007 FORU DEKRETUA

2007ko urtarrilaren 9ko 5/07 Foru Dekretua, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko haur, nerabe eta gazteen arloan diru laguntzak emateko oinarriak onartzen dituen 2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretua aldatzen duena.

2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuak (2006ko martxoaren 21eko 55 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko haur, nerabe eta gazteen arloan diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen.

Xedapen horrek zortzi diru laguntza mota biltzen ditu eranskin banatan, eta diru laguntza bakoitzak xede eta hartzaile bereziak ditu, esate baterako, udaleku eta kanpamenduak egiteko laguntza ekonomikoak ematea, gazte elkarteen egoitzetan azpiegitura obrak udalekin batera finantzatzea edo gazteei zuzendutako urteko planak aurrera eramateko udalei laguntzea.

Araudi hori denbora gabea izanik, aipatutako foru dekretuaren 2. artikuluak aurreikusten du urtero deialdi bat egingo dela bertan arautzen diren laguntzak emateko; deialdi horretan ezarriko dira baimendutako gastua eta aurrekontu egozpena, eskaerak aurkezteko epearekin batera.

Aurreikuspen horri kalterik egin gabe, beharrezko da gaur egun aipatutako foru dekretuaren eranskinetako baten alderdi bat aldatzea, hain zuzen ere, IV Eranskineko diru laguntzen justifikazio epa, egiaztatu baita xedearen ezaugarriengatik (haur, nerabe eta gazteen artean praktika onak sustatzera zuzendutako ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak) epe hori ez dela nahikoa lagundutako proiektuak modu egokian burutu eta justifikatzeko.

Horren indarrez, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, gaur bertan egindako batzarraldian Diputatuen Kontseiluak deliberatu eta onartu ondoren honako hau,

XEDATU DUT

Artikulu Bakarra.

Aldatu egiten da Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko haur, nerabe eta gazteen arloan diru laguntzak emateko oinarriak onartzen dituen 2006ko martxoaren 14ko 18/06 Foru Dekretuaren IV Eranskineko 6. atalaren (Zuritu beharra) lehen paragrafoa, era honetan idatzita uzteko:

“Dirua jasotzen duten erakundeek ondoko dokumentazioa aurkeztu behar dute deialdiaren hurrengo urteko azaroaren 30a baino lehen”.

Donostia, 2007ko urtarrilaren 9a

Diputatu nagusia,

Izptua.: Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.

Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko foru diputatua,

Izptua.: Mª Carmen Marin Guruceaga.

gipuzkoa.net